Navarro Villoslada 2024 Literatura Sariaren

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak, Nafarroako Foru Komunitatean jatorrizko lanen literatura sorkuntza sustatzeko helburuarekin, "Navarro Villoslada 2024" Literatura Sariaren gaztelaniazko eta euskarazko ediziorako deialdia egiten du

Oinarrizko informazioa

Adin nagusiko edozein pertsona fisiko aurkezten ahalko da sariketara, baldin eta Nafarroan jaioa bada edo Nafarroan erroldatuta badago 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik. Parte-hartzaileek:

  • Bi modalitateetako bakar batean aurkezten ahalko dute lan bakarra (gaztelaniaz edo euskaraz).
  • Ez dute egon beharko Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere, eta ezin izanen dira saridun izan artikulu horren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeretako batean dauden pertsonak.

Lehiaketan parte hartzeak deialdi honetako oinarriak erabat onartzea dakar.

  • Gaztelaniaz edo euskaraz idatzita egongo dira. Originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Ezin izango dira aurkeztu dagoeneko egin diren lanak paperean nahiz beste edozein hedabidetan argitaratuak, blogak eta sare sozialak barne. Ez dira onartuko, ezta ere, norberak argitaratutako lanak edo Adimen Artifizialak sortutakoak.
  • Lanak ezin izanen dira aurretik sarituak izan ezein lehiaketa nazional edo nazioartekotan, ez eta aurkeztuta egon ere beste lehiaketa batean, horren epaia deialdi hau ebatzi aurretik plazaratu behar bada. Lanaren egile-eskubideak hirugarrenei laga gabe egonen dira, eta etorkizunean lagatzeko konpromisoa hartu gabe ere.
  • Lanak DIN-A4 formatuan aurkeztu beharko dira, bi aldeetatik idatzita, 12 neurriko Arial letraz, tarte bikoitzean. Komiki eta eleberri grafikoaren kasuan, DIN A4 formatuan aurkeztu beharko dira orrialde solte eta zenbakituetan, zuri-beltzean nahiz koloretan.
  • Aurkeztutako lanek luzera hau izan beharko dute, zein motatakoak diren kontuan hartuta:
    • Narratiba: gutxienez 200 orrialde eleberrietarako eta 100 orrialde eleberri laburretarako eta kontakizun-multzoetarako.
    • Poesia eta prosa poetikoa: 500 bertso edo baliokide baino gehiago.
    • Antzerkia: gutxienez 70 orrialde.
    • Komikia eta eleberri grafikoa: gutxienez 40 orrialde.
    • Giza zientzien esparruko gai bati buruzko saiakera, biografiak barne: gutxienez 150 orrialde.
    • Haur eta gazteentzako literatura: gutxienez 50 orrialde haur literaturan eta 100 orrialde gazte literaturan.
  • 1. Eranskina-Eskabide erdua. Zuzendaritza Nagusiko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalera bidali beharko da, "Navarro Villoslada 2024 Literatura Saria" adierazita.
  • Oinarrian aipatzen den parte hartzeko eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira
    • Nafarroan jaiotakoek: NANaren fotokopia. Gainerako eskatzaileek: erroldatze ziurtagiria.
    • Lanaren ale bat PDF formatuan edo, aurrez aurre aurkeztuz gero, paperean. Lehenbiziko orrian lanaren izenburua, egilearen izenordea eta zein modalitatetara (gaztelaniaz edo euskaraz) aurkezten den bakarrik jasoko da. Lanetan ez da jasoko egilea identifikatzea ahalbidetzen duen daturik.
  • 34/2024 Foru Agindua, "Navarro Villoslada 2024" Literatura Sariaren gaztelaniazko eta euskarazko edizioetarako deialdia egin eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.
  • 11/2005 Foru Legea, dirulaguntzei buruzkoa.

Tramitazioa

Epea: 24/04/30 - 24/05/30

Jarraibideak:

Eskaerak honela aurkeztu behar dira, ahal dela: telematikoki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez ("Bidali" botoian).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Bestela, aurrez aurre (hitzordua eskatuta) aurkeztu ahal izango dira:

  • Kultura Erregistroaren Bulegoa
    Navarrería kalea, 39
    31001 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Sección de Recursos y Desarrollo Estratégico
Anabel Ansa Torres
Telefonoa: 848 424 732
Posta elektronikoa: aansator@navarra.es

María Camino Barcenilla Tirapu 
Telefonoa: 848 424 685
Posta elektronikoa: mbarcent@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time