"Mintza Jolasak" programa hezigarriaren helburua euskara curriculumean baino eremu zabalago batean erabiltzeko aukera ematea da, eguneroko bizitzarekin zerikusia duen euskararen praktika intentsiboa lortzeko jarduera ludikoagoak eginez. Horrela, ikasleen komunikazio-gaitasuna hobetzea lortu nahi da, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.
Egunero hiru saioko tailerrak izango dira, 3 edo 5 egunekoak, etapa bakoitzera egokitutakoak. Tailerrak hezitzaile aditu talde batek jarriko ditu praktikan, izena ematen duten ikastetxeetan bertan. Arloko irakasleak taldearekin batera parte hartu beharko du jarduera horietan, bere ordutegiak ahalbidetzen dion neurrian.