Epea:
1. Landaketa aitorpena (mintegiko ereitea edo landaketa, edo, espezie iraunkorretan, ugalketarako materialak lortzeko asmoa):
- Fruta-arbolen, mahatsondoen eta basoko espezieen landare-amen alor berriak: ezarpenaren aurretik.
- Fruta-arbola, mahatsondo eta basoko espezien beste kasu batzuk: maiatzaren 31ra arte.
2. Ekoizpenaren aitorpena, lortutako mintegiko landareen edo ugalketarako materialen berri emateko:
- Hazitegiko onddoak: hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo astean.
- Espezie guztiak: uztailaren 31 arte. Aurreko urteko uztailaren 1etik aitorpena egiten den urteko ekainaren 30era bitartean bildutako produktu guztiak jaso behar dira aitorpenean.
3. Aforo-lekualdaketaren eskabidea:
- Landaketa aitorpena duten espezieak: urte osoan.
4. Ziurtagiriaren eskabidea: urte osoan.
- Landaketa aitorpena duten espezieak: urte osoan.
5. Merkaturatzeari buruzko jakinarazpenak:
- Espezie guztiak: uztailaren 31ra arte. Aurreko urteko uztailaren 1etik aitorpena egiten den urteko ekainaren 30era bitartean egindako salmenta guztiak jaso behar dira aitorpenean.
6. Espezie ostalariak ekoizteko/merkaturatzeko lurzatiak su-gorrinarako (E. amylovora) tanpoi eremu batean sartzeko eskabidea:
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa