Leherketa berezien ziurtagiria

Oinarrizko informazioa

Leherketa bereziak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

Leherketa bereziak zein diren dokumentu honetan zehazten da: ITC 10.3.01(R) "Leherketa berezia” jarraibide tekniko osagarria, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra ("Arautegia” atala).

Sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatuta edo paperean sinatu ondoren eskaneatuta erantsi behar dira.

  • Eskabide orokorra
  • Lehergaiak erabiltzean gertatzen ahal diren ezbeharren erantzukizun zibila estalita dagoelako frogagiria, hain zuzen ere ITC 10.3.01 jarraibidearen 6 b) puntuan adierazten den gutxieneko zenbateko eguneratua estaltzen duen aseguru-poliza. 1994ko abuztuaz gero zenbatekoak Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratzen dira; hona: http://www.ine.es/varipc/.
  • Enpresak leherketa mota bakoitza egiteko dauzkan lantaldeen zerrenda.
  • Inskribatu nahi den leherketa motetako lehergaiak erabiltzeko segurtasuneko barne-xedapenen onespenaren, espedientearen zenbakia (0001-0218-AAAA-XXXXXX). Izapide hori bete ez bada, leherketa berezien ziurtagiria izapidetu baino lehen bete beharko da.
  • Inskribatu nahi den leherketa motetarako enpresak plantillan indarrean dauzkan “artilero-txartelak”.
  • Tasak ordaindu direlako frogagiria

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  • 863/1985 Errege Dekretua, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duena, eta aurreko Erregelamendua garatzen duten jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituzten ministerio-aginduak.
  • ITC 10.3.01 (R) "Leherketa bereziak" jarraibide tekniko osagarria Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorraren X. kapituluko (“Lehergaiak”), 1994ko uztailaren 29ko aginduaren bidez aldatua.
  • 130/2017 Errege Dekretua, Lehergaien Erregelamendua onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Izapide hori elektronikoki bakarrik egin daiteke.

Jarraibideak:

Hasierako eskaera aurkeztu ondoren dokumentazioa gehitzen ahal da, bai eskatzailearen ekimenez, bai Administrazioak eskatuta, beherago dagoen "Zuzendu" botoian klik eginez. Espedientearen kodea adierazi behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Izapide hori elektronikoki bakarrik egin daiteke.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua
31005 Iruñea (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 467
Helbide elektronikoa: minas@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.