Langile autonomoak edo norberaren konturako langileak
Irabazi-asmorik gabeko entitateak
Dirulaguntzaren onuradun diren entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Nafarroan lantoki bat izatea.
Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea. Langile autonomoek edo norberaren konturako langileek alta emanda egon behar dute, eta aplikatzekoa zaien araudia bete.
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean.
Kontratazio bakoitzak plantilla handitzea ekarri behar du. Deialdi honen ondorioetarako, kalkulu hori egiteko, kontratazioa egiten den hilabetean enpresak duen plantilla finkoa alderatuko da aurreko urteko hilabete bereko plantilla finkoarekin.
Kontratutako pertsona batek lanpostua uzten badu diruz lagundutako aldia amaitu baino lehen, beste pertsona batek ordeztu beharko du, gehienez hilabeteko epean. Kasu horretan, lanaldiari eta ordainsariari eutsi beharko zaie, eta ordeztu behar den pertsona zein kolektibotakoa zen, horretakoa edo zailtasun handiagoko kolektibo batekoa izan beharko du ordezkoak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Langile kontratatuek baldintza hauek bete behar dituzte:
Langabezian egotea eta enplegu-zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea kontratua hasten den egunean, salbu eta aldi baterako kontratu bat edo iraupen mugatuko kontratu bat mugagabe bihurtzen den kasuetan.
Kolektibo hauetako batekoak izatea:
55 urtetik gorakoak.
30 urtetik beherako gazteak, Gazte Bermearen Sisteman izena emanda daudenak.
Luzaroko langabeak.
Errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten pertsonak.
STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) lanbideetan kontratatutako emakumeak, deialdiaren II. eranskinean zerrendatutako Lanbideen Estatuko Sailkapenaren arabera. Kasu honetan, lanpostuak bat etorri beharko du aipatu eranskinean sartutako lanbideren batekin, eta Lanbideen Estatuko Sailkapena berariaz aipatu beharko da kontratuan.
Genero-indarkeriaren biktimak.
Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratze ibilbide batean parte hartu duten pertsonak (gutxienez 6 hilabetez), ibilbide hori dirulaguntzaren xede den kontratua sinatu aurreko azken urtean bukatu bada.
Diruz lagunduko diren zenbatekoak
Kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtzekoak:
3.000 euro, 55 urtetik gorako pertsonekin edo Gazte Bermearen Erregistroan izena emanda dauden 30 urtetik beherako gazteekin sinatuak badira.
4.000 euro, luzaroko langabeekin, edo errenta bermatua nahiz bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenekin sinatuak badira, bai eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratzeko ibilbidea egin duten pertsonekin ere.
6.000 euro, STEM delako lanbideetan aritzen diren emakumeekin edo genero indarkeriaren biktimekin sinatuak badira.
Azaldutako egoeretako bi gertatzen badira, eskatzaileak hautatu beharko du bere ustez onuragarriena dena.
Kontratua a) edo b) apartatuetakoa bada eta emakume batekin sinatzen bada, 1.000 euroko zenbateko gehigarria emanen da.
1.000 euroko laguntza gehigarria emanen zaie landa eremu batean kokatutako Nafarroako herri batean kontratatzen dutenei, baldin eta jarduera hasteko datan eguneratutako erroldan 5.000 biztanle baino gutxiago badaude.
1.000 euroko laguntza gehigarria emanen da, enpresa kontratatzaileak Nafar Lansaren eskaintza izapidetu badu dirulaguntzaren xede den kontrataziorako. Epe luzeko/iraupen mugatuko kontratua mugagabe bihurtzen denean izan ezik.
Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratu mugagabeetarako dira. Kontratuaren lanaldia laburragoa bada, zenbatekoa proportzionala izanen da.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Dirulaguntzaren eskabidea, behar bezala eta telematikoki betea (fitxa honen Izapidetzea atalean). Horretaz gainera:
Entitate onuradunak eta langabeak izenpetutako lan-kontratua.
Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzei buruzkoa .
Helburu bererako lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, edo, hala badagokio, halakorik eskatu ez izanaren berariazko adierazpena. Enpresa eskatzaileak, halaber, idatziz jakinarazi beharko du eskabide, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen emakida edo emakida berria, bai eta horren inguruan sor daitezkeen egoera berriak ere. Zerga-ekitaldi honetako eta aurreko bietako minimis erregimenari atxikitako beste laguntzarik jaso duen ere adieraziko da.
Enpresaren lan-bizitzari buruzko bi txosten aurkeztea:
1. Kontratuaren datan eta
2. Aurreko urteko hilabete bereko azken egunean.
Aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, ordainketa jasotzeko kontua erregistra daiteke Kontuen eta ordainketen kontsulta izapidearen bidez.
Gardentasun adierazpena (Berria): egin ataleko adierazpena Tramitazioa > Gardentasun adierazpena aurkeztea. Beharrezkoa izanez gero, dokumentu hauek erantsiko zaizkio:
Azken urteko kontuak, balantzearekin, galera-irabazien egoera-orriarekin eta memoriarekin, fitxategi bakarrean.
Oharra: gardentasun-adierazpena aurkezterakoan, “Espediente zk.” eremuan, diru-laguntza eskatzen den eskaeraren "Erregistro zk." adieraziko da.
Lan-kontratua Nafar Lansarek kudeatutako lan-eskaintza baten bidez egin bada, Eskaintzaren zenbakiak (Enplegu Zerbitzu Publikoa) EZPri egindako kontratazioaren jakinarazpenean agertu beharko du.
Genero-indarkeriaren biktimen kolektiboa kontratatzen bada, zerbitzu eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztuko da.
Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da. Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zergaldiko edozein alditan emandako de minimis laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
Horretarako, enpresek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi urteak hartutako bestelako de minimis laguntzak aitortuko dituzte.
Tramitazioa
Eskaerak aurkeztea keyboard_arrow_down
Epea:
26/05/08 - 26/12/01
Eskabidea aurkezteko epea hilabetekoa izango da, kontratu-harremana hasi edo mugagabe bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere dagokion gastuaren baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izango da, baimen hori ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean (biak barne) sinatutako kontratuak lagunduko dira diruz.
Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es
info
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea: