Adiskidetzera modu telematikoan agertzeko aukera, Cisco WebEx aplikazioaren bidez, sinadura digitala eta kamera duen ordenagailu bat edo kamera duen telefono mugikor bat izanez gero.
Modu telematikoan agertu nahi izanez gero, eskaera zuzena egin beharko duzu, adiskidetza ekitaldirako zitazioan eskuragarri izanen dituzun argibideak jarraituz.
Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa
Prozeduraren urratsak:
- Demanda-orriak erregistratu ondoren, alderdiei adiskidetze-ekitaldirako zitazioa eginen zaie. Ekitaldi horren ondoren, akta eginen da, emaitza agerraraziko da, eta kopia ziurtatuak emanen zaizkie alderdiei.
- Adiskidetze-ekitaldia egiteko epea 15 egunekoa da.
- Demanda-orria erregistratzen denetik adiskidetze-ekitaldia egiten den egunera arte, eten eginen da akzioen iraungitze-epea. (Otsailaren 23ko 2756/79 Errege Dekretuaren 7. artikulua).