Derrigorrezko agiriak:
- Eskaera orria (izena emateko epean aktibatuko da).
- Nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa
- Egindako heziketa zikloari dagokion espediente akademikoa (ziurtagiri akademiko ofiziala).
- Azalpen-oharra: "ziurtagiri akademiko ofiziala" ikastetxeak sinatu eta zigilatutako dokumentu ofiziala da, eta ikastetxeko idazkaritzan eskatu behar da. Zikloa amaitzean eman ez bazizuten, eskatu egin behar duzu. Ez da baliozkoa Edukatik ateratzen den ERPA.
Gainera, Curriculum Vitae-aren eredua (Europass eredua) ere aurkez dezakezu, beteta, curriculumean adierazitako merituak egiaztatzeko agiriekin (hizkuntzen prestakuntza, ikastaroak, lan-esperientzia, etab.). Beste curriculum eredu batzuk ere onartzen dira.
Ohar garrantzitsua: curriculumean adierazten dituzun merezimenduak lanbide-arlo bereko izangaien artean berdinketarik gertatuz gero bakarrik hartuko dira kontuan, eta horiek egiaztatzen dituen dokumentazioarekin batera aurkezten badituzu bakarrik.
Eskabidea aurkez dezakezu:
- Aurrez aurre, Hezkuntza Erregistroan edo epea irekitzen den unean adieraziko diren edozein erregistro publikoetan, 2026ko martxoaren 27ko 14:30ak arte, edo
- Modu telematikoan, Erregistro Elektroniko Orokorrean bidez (izapide-honenetatik eskuratu ahal izango da) epea irekitzen denetik, 2026ko martxoaren 27ko 23:59ra arte.