Ohiko onarpen-epean, izena emateko eskaera bakarra aurkez dezakezu, gehienez ere 6 aukerarekin, lehentasun handienetik txikienera, 1. aukerako ikastetxean. Eskaera honela egin daiteke:
- Aurrez aurre, lehen aukerako ikastetxean
- Modu telematikoan, Educa_Portal bidez
Begiratu eskaintzaren liburuxkan. 2025ean eguneratuko da, datorren ikasturterako berrinkuntzekin. Eskaera egiterakoan, oso kontuan izan:
- Ikastetxea publikoa edo itunpekoa den
- Nahi duzun zikloa goizekoa, arratsaldekoa edo goiz eta arratsaldekoa bada
- Eskaintza gaztelaniaz edo euskaraz den
- Zure aukeren ikastetxea edo zentroa zein herritan dagoen
Erdi-mailako ziklo bakoitzeko gaitasunei buruzko informazioa esteka honetan bildu dezakezu, Teknikari tituluei buruz (hurrengo egunetan eguneratuko da erabat).
Izena eman ondoren onarpen-egutegiari erreparatu beharko diozu. Bertan honako hauek ikusiko dituzu:
- Behin-behineko zerrenda, erreklamazio-epea eta eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzen diren eguna (eskabidea behar bezala erregistradu den ikusteko).
- Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak aurkezteko epea argitaratzen diren eguna.
- Onartutako pertsonen behin betiko zerrenda gustien datak.
- Zerrenda bakoitzaren matrikula-datak.
Matrikulari buruzko informazioa
1. aukeran onartzen bazaituzte, matrikulatu egin behar duzu, eta horrekin amaituko duzu onarpen-prozesuan parte hartzeko aukera, lehentasunezkoena duzun aukeran plaza lortu baituzu. Matrikulatzen ez bazara, onarpen-prozesutik kanpo geratuko zara, zure aukera guztietan.
1. aukera ez den beste edozein aukeratan onartzen bazaituzte, aukera horretan matrikulatu behar duzu. Kasu honetan, matrikulatzeko unean aukera hauek egin behar dituzu:
- "Aukera hobetzea" edo
- "Ez du aukera hobetzen"
Zer da aukeraren hobekuntza eta nola funtzionatzen du?
Matrikulatzen ez bazara, onarpen-prozesutik kanpo geratuko zara, zure aukera guztietan.