Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko. IDEIA 2024

2023eko azaroaren 2tik 2024ko azaroaren 1era bitartean egindako proiektuetarako, biak barne

Oinarrizko informazioa

Elkarte, fundazio edo irabazi-asmorik gabeko beste edozien erakunde mota, baldin eta horien estatutuetan deialdi honen xedearekin zerikusia duten jarduerak egitea jasota badago:

  • Legez 2023eko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Deialdiaren zenbatekoa 140.000 eurokoa da. Baimendutako kredituari 5.000 euro gehitu ahal izango zaizkio gehienez.

  • Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.
  • Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da gehienez.

Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari zuzenduak egon.

Eskaera-fasea:

Emakida-fasea (erakunde onuradunak bakarrik)

Justifikazio-fasea (erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Kultur Ekintza Zerbitzua).

Tramitazioa

Epea: 24/06/28 - 24/07/29

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoak izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/06/28 - 24/08/01

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/06/28 - 24/07/29

Hilabeteko epean eskatzen ahalko da, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Jarraibideak:

Entitate onuradunak bakarrik:

  • 12.3 Aurrerakina oinarrian eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da.
  • Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/06/28 - 24/10/08

Azken eguna: 2024ko urriaren 8a (egun hori barne).

Jarraibideak:

​​​​​​​

  • ​​​​Entitate onuradunak bakarrik:

Konturako ordainketak egin ahal izango dira, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

12.2. Konturako ordainketa oinarrian eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da:

  • V. Eranskina (konturako ordainketa).
  • a) Eskaera, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.
  • b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (Zerga-oinarri, BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da, eredu horretan proposatutako egitura aldatu gabe.
  • c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
  • d) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/06/28 - 24/11/08

Azken eguna 2024ko azaroaren 8a (egun hori barne).

Jarraibideak:

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Ordainketa eskaera proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate bakoitzak ordainketa partzialeko 3 eskaera egin ditzake gehienez).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du ordainketa eskatzeko:

  • a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota (guztizkoa edo partziala) eta eskatutako zenbatekoa.
  • b) 12.1. b), c), d) eta e) oinarrietan eskatutako dokumentazioa:
    • 12.1. b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (zerga-oinarri, BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da, eredu horretan proposatutako egitura aldatu gabe.
    • 12.1. c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
    • 12.1. d) Egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. 100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.
    • 12.1. e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.
  • c) Proiektuaren bukaerako memoria.
  • d) Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 11.11 oinarrian zehazten denaren arabera.
  • e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.
  • f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

190E/2024 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Telefonoak: 848 424 674 / 848 424 683
Posta elektronikoa: accioncultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time