Katastro-balioa Nafarroako Foru Ogasunak zehazten duen balio fiskala da; ondasun higiezinak udaleko katastroan inskribatuta daude, eta hor agertzen da balioa; zerga batzuen zerga-oinarria da, batez ere lurraren kontribuzioarena.
Higiezinen katastro-balioa urtero eguneratzen da, azaroaren 30ean, Lur-ondasunen Erregistroko datuetatik abiatuta. Datu horiek aukera ematen dute higiezinen deskribapen grafikoa eta alfanumerikoa egiteko, eta haien errealitatea eta higiezinen balioa islatzen dute, ezaugarri espezifikoak adierazita (tipifikazioa, kategoria, azalera, erabilera edo aprobetxamendua, antzinatasuna eta abar).
Katastro-balioa, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituena, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren 115/2025 Ebazpenak onetsitakoa da, salbu eta data horren ondoren udalak banakako jakinarazpena egin badu 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluaren arabera onetsitako balio berri bati buruz, edo haren aurkako errekurtso bat osorik edo partzialki baietsi bada.