Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak, ekonomia sozialari buruzko sentsibilizazio eta sustapen ekintzak egiteko

Oinarrizko informazioa

Honako hauek jaso ditzakete oinarriok araututako dirulaguntzak:

  1. Nafarroako ekonomia sozialeko enpresa mota guztietako erakundeak, eta, horretarako, legez eratuta egon beharko dute, eta helbide fiskala eta lantokia Nafarroan izan.
  2. Aurreko puntuan adierazitako erakundeen taldeak, nortasun juridikorik ez badute ere. Kasu horretan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean, bai laguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe.

Diruz lagundu beharreko jarduerak:

Honako hauek lortzeko egiten diren ekonomia sozialari buruzko sentsibilizazio eta sustapen ekintzak izanen dira diruz lagungarriak:

  • Ekintzaileen artean, preskriptoreen artean eta enpresa sarean ekonomia sozialaren eginkizuna zabaltzea, haren aitormena sustatzea, eta dauzkan printzipioak eta funtzionamendua transmititzea ekonomia sozialaren balioen arabera.
  • Ekonomia sozialeko enpresen funtzionamenduan eta estrategian ekonomia sozialaren printzipioen garapena eta ezarpena sustatzea, printzipio horien araberako tresnak eta metodologia erabiliz, printzipiook kudeaketa aurreratuaren ereduan txerta baitaitezke.
  • Herritarrak eredu ekonomiko berriaz informatzea eta sentsibilizatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuaren kostuaren % 100 izanen da, eta 30.000 eurokoa, gehienez, proiektuko.

Gastu diruz lagungarriak:

Dirulaguntzarekin entitateak egindako gastuak ordainduko dira, zehazki:

  • Pertsonal-gastuak:
    • Proiektuaren koordinatzaileak, teknikariak eta administrazio laguntza ematekoak.
    • Dedikazioa lanaldi osokoa ez bada, dagokion zati proportzionala lagunduko da diruz.
  • Ekintzak egiteari lotutako gastu zuzenak; horien artean, azpikontratazioak diruz lagungarriak izan daitezke.
  • Zeharkako gastu orokorrak. Gastuak onartuak izateko, aipatu beharko da, eskabidea aurkezteko unean, egozteko irizpidea, eta, betiere, jarduera benetan egiten den epearen barruan eginak izan beharko dute. Onartuko den gehieneko zenbatekoa ez da izanen proiektuari egotzitako pertsonal-gastuen % 10 baino handiagoa.

Gastu guztiek urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era artekoak izan beharko dute.

Azpikontratazioak:

Erakunde onuradunek diruz lagundutako jardueraren % 80ra arte azpikontrata dezakete hirugarrenekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatuaren arabera.

Deialdiaren oinarriak.

Entitate eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Dirulaguntzaren eskabidea, behar bezala betea, diruz lagundu beharreko jarduera bakoitzeko.
  • Datuen babesa (I. eranskina)
  • Justifikazio-memoria, eta jarduera diruz lagungarria egiteko aurreikusitako lan plana, iraupena, metodologia eta aurrekontua (zenbatetsia eta zehaztua) barne. Memoria horretan IV. eranskina gehitu beharko da.
  • Entitatea eratzeko eskritura edo akta, eta estatutuak.
  • Entitate eskatzailearen legezko ordezkariak identifikatzen dituen agiriaren kopia eta, hala behar denean, horiek ahalordetzeko agiria, bai eta helbidea eta posta elektronikoko helbidea ere.
    Ez da beharrezkoa izanen d) eta e) letretan aipatutako dokumentazioa aurkeztea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak badu. Halakoetan, entitate eskatzaileak identifikatu beharko du zer espedientetan dagoen dokumentazio hori.
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
  • Helburu bererako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk lortu ez direla edo beste administrazio publiko batzuei eskatu ez zaizkiela dioen adierazpena; era berean, helburu bererako dirulaguntzen edo laguntzen eskaera berriak nahiz lortzen diren laguntzak hamabost eguneko epean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrean idatziz jakinarazteko konpromisoa ere (V. eranskina).
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina).
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina).
  • 71/2024 Ebazpena, 2024rako gastua baimentzen duena.
  • 18/2023 Ebazpena, 2023rako gastua baimentzen duena.
  • 14E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez baimentzen baita 2022rako gastua.
  • 34/2021 Ebazpena, 2021erako gastua baimentzen duena.
  • 203/2020 Ebazpena, 2020rako gastua baimentzen duena.
  • 351/2019 Ebazpena, 2019rako gastua baimentzen duena.
  • 2297/2018 Ebazpena, ekonomia sozialari buruzko sentsibilizazio eta sustapen ekintzak egiteko dirulaguntzak ematea arautzen duena.
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 20an emandako 2297/2018 Ebazpenaren laburpena. Ebazpen horren bidez arautzen da ekonomia sozialari buruzko sentsibilizazio eta sustapen ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia.
  • "De minimis" araudia.
    Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.
    Erregelamendu horrekin bat, Europar Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izanen hiru urteko edozein alditan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
    Horretarako, enpresek hiru urteko edozein alditan jasotako beste de minimis laguntzak aitortu behar dituzte.

Araudi osagarria:​​

  • Oinarri arautzaile hauetan xedaturik ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legeari lotuko zaio.
  • Era berean, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legea eta hura garatzen duen araudia ere aplikatuko dira, bai eta 5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa ere.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 42 44 52 / 848 42 44 59
Posta elektronikoa: economiasocial@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time