Irabazi asmorik gabeko elkarteetan 2025ean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 94.000 eurokoa da.

Modalitateak:

  • 1. modalitatea: 10.000 euro. Euskarak entitatean duen egoeraren diagnostikoa egitea edo euskara-plan bat egitea.
  • 2. modalitatea: 70.000 euro. Euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta.
  • 3. modalitatea: 5.000 euro. Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko euskara-planik gabe.
  • 4.modalitatea: 9.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
    • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
    • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
    • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

Egiaztatzeko dokumentazioa:

  • Eskabide telematikoa bete eskatzailearen nortasunaren gaineko datuekin.
  • Eskatutako dokumentazioa eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak zerrendatuta dauden orriko laukiak bete.
  • II. eranskina - Erantzunkizunpeko adierazpena
  • III. eranskina - Prestakuntza/esperientziari buruzko adierazpena

Jarduerari buruzko dokumentuak:

  • 1.Modalitatea
    • IV. eranskina. EME orria eta Aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta Ibilbide-orria
    • VIII. eranskina - Diagnostikoa edo euskara-plana egiteko proposamena (nahitaezkoa da VIII. eranskinean jasotako atal guztiei erantzutea).
  • 2.Modalitatea
    • Euskara-plana eta hura ezartzeko urteko kudeaketa-plana
    • IV. eranskina - EME eta aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta Ibilbide-orria
  • 3.Modalitatea
    • IV. eranskina. EME eta Aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta Ibilbide-orria
    • Dokumentu batean garatu beharreko ekintzen deskribapen zehatza eta horien helburua.
  • 4.Modalitatea

Justifikaziorako dokumentazioa:

  • Memoria (modalitate guztiak)
  • V. eranskina - Gastuen justifikazioa, dirulaguntzak eta balantzea (modalitate guztiak)
  • VI. eranskina - Proiektuaren deskripzio tekniko zehatza (4. modalitatean)
  • IX. eranskina - Langile-gastuak justifikatzeko memoria

11/2005 Foru Legea, dirulaguntzei buruzkoa.

Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 426 071
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.