Fundazio baten azkentzea eta likidazioa inskribatzea

Inskribatutako fundazioen azkentzea eta likidazioa inskriba daiteke, haien estatutuen eta ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legearen arabera.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatutako fundazioak, hots, azkentzea eta/edo likidatzea erabaki dutenak.

  1. Fundazioaren azkentzea patronatuak erabakiko du, salbu eta tartean arrazoi automatikorik badago edo ebazpen judizial baten bidez agintzen denean.
  2. Zergatiak. Estatutuetan ezarritako zergatiez gainera, zergati hauengatik ere azkendu daitezke fundazioak:
  • Zein epealditarako eratu zen, epealdi hori bukatzeagatik.
  • Fundazioaren helburua osorik betetzeagatik.
  • Fundazioaren helburua betetzea ezinezkoa izateagatik.
  • Fundazioaren jardueren edo helburuen ilegaltasun zibil edo penalagatik, epai irmoz deklaratuta.
  • Azkentzea dakarren bat-egite prozeduragatik.
  • Indarreko araudian ezarritako beste zergati batzuengatik.

3. Azkentze-erabakia arrazoitua izanen da eta eskritura publikoan jaso beharko da. Erabakiak azkentzearen data zehaztuko du, kontabilitate-ondorioetarako.

4. Fundazioaren azkentzeak ekarriko du, hala bada, likidazio prozedura bat irekitzea, indarreko araudian xedatutakoarekin bat etorriko dena. Likidazio eragiketak eskritura publikoan formalizatuko dira, eta bertan jasoko da onartutako likidazio balantzea ere.

5. Azkentzea erabakitzen den unean, patronatuak erabakiko du likidazioaren ondoriozko ondasun eta eskubideen helburua zein izanen den, zeina izanen baita estatutuetan edo fundazio-agirian ezarritakoa, betiere helburu hori fundazioaren berezko helburuen antzeko interes orokorreko helburuak gauzatzen dituzten entitate publikoen edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuen aldekoa bada.

 

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskabidea: Azaroaren 30eko 104/2022 Foru Dekretuaren 19. artikulutik 24.era bitarteko artikuluetan eta 33. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.
  2. Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, fundazio-agiriaren, estatutuen eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkeztea eskatuko da.
  3. Eskaera aztertzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak Babesletzaren, zerga-arloko departamentu eskudunaren edo fundazioen beste erregistro batzuen laguntza eskatzen ahalko du, egiaztatzeko egokiak direla fundazioaren izena, zuzkidura, helburuak eta jarduerak, edo egin beharreko inskripzioari eragiten dioten estatutuko beste eduki batzuk.
  4. Eskaera zuzentzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak inskribatzeko dagoen fundazioari eskatzen ahalko dio aurkeztu diren dokumentuak zuzentzeko. Hala egiten bada, ebazteko epea etenen da. 
  5. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  6. Ebazpena epean ez ebaztea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
  7. Baliabideak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko helegitea sartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  8. Inskripzioaren ezereztea: Fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatu ondoren, Erregistroak ofizioz ezereztuko du haren erregistro-orria.

Kasuaren arabera

A. Azkentzearen eta likidazioaren baterako inskripzioa

  1. Eskabide orokorra
  2. Azkentzea patronatuak erabaki badu, azkentzearen eskritura publikoa (notarioak kautotutako kopia edo benetako kopia elektronikoa aurkeztu beharko da) eta hartan patronatuaren erabakiaren ziurtagiria sartu beharko da, honako hauek adieraziz:

  • Estatutuetan ezarritakoaren arabera onartu dela;
  • Azkentzea erabakitzeko zergatia zein izan den;
  • Azkentzearen eguna, kontabilitateko ondorioetarako;
  • Kasua bada, erabakitako azkentzeari dagokionez, estatutuek edo indarreko araudiak ezartzen dituen beharkizunak betetzen direla.
  1. Azkentzea patronatuak ez badu erabaki, ebazpen judiziala, zeinetan agintzen baita etetea, edo fundazioaren etetearen zergati automatikoa egiaztatzen duen dokumentua.
  2. Azkentzeko erabakia, likidazioa jasoko duena. Erabaki horren ziurtagirian adieraziko dira, gorago jasotako datuez gain, onetsitako likidazio balantzea eta likidazioaren ondoriozko ondasun eta eskubideen destinoa.
  3. Atera den gerakina estatutuetan adierazitako entitateari emanen zaiola edo irabazi asmorik gabeko helbururako benetan erabiliko dela egiaztatzen duen dokumentua.
  4. Erregistroaren inskripzioan ageri denarekin alderatuta, patronatuen osaera aldatu bada, inskripzioaren eguneratzea aldi berean tramitatuko da.
  5. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.

 

B. Azkentzearen inskripzioa

Azkentzearen ondotik likidazio-aldi bat ireki behar bada, fundazioaren azkentzea inskribatzea soilik eskatuko da. Horretarako, gorago aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da, gerakinaren likidazioari eta destinoari dagokiona izan ezik. Hala egiten denean, aurkeztutako ziurtagirian jasoko da patronatua likidazio batzorde izanen den edo, aitzitik, beste pertsona batzuek osatuko duten batzorde hori. Bigarren kasu horretan, izendatuko dira aipatu batzordea osatuko duten pertsonak, haien identifikazio-datu guztiak adierazita eta onartuta.

Azkentzea atal honetan adierazitakoaren arabera inskribatu ondoren eta behin likidazioaren eragiketak bukaturik, beharrezkoa izanen da likidazio batzordeak hura inskribatzea hurrengo atalean ezarritakoaren arabera.

 

C. Fundazioaren likidazioa i0nskribatzea (hura azkenduta dagoela jada jasota dago erregistroan)

  1. Eskabide orokorra
  2. Likidazioaren eskritura publikoa. Ekarri beharko da notarioak kautotutako kopia edo benetako kopia elektronikoa eta hartan likidazio batzordeak hartutako erabakiaren ziurtagiria, zeinetan jasoko baitira egindako likidazio eragiketa guztiak, likidazio balantzea, egin gabeko eragiketak eta haiek gauzatzeko modua.
  3. Atera den gerakina estatutuetan adierazitako entitateari emanen zaiola edo irabazi asmorik gabeko helbururako benetan erabiliko dela egiaztatzen duen dokumentua.
  4. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.
  • Foru berria, 42. Legea (gaztelaniazko testua).
  • 13/2021 Foru Legea, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Fundazioei buruzkoa.
  • 104/2022 Foru Dekretua, azaroaren 30ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Fundazioen Erregistroa eta haren eskumeneko prozedurak.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Posta elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Inscripción de la extinción y la liquidación de una Fundación

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.