Kontsulta hauei buruzko txostenak eginen dira:
- Baimena eskatu behar den edo ez.
- Baimendu daitezkeen jarduketak.
- Zer baldintzatan emanen litzatekeen baimena, emanen balitz.
- Zer muga duten jarduketek, distantziaren arabera eta errepide eremuen eta errepide bazterren arabera.
- Plangintzaren aldaketak.
- Baimenekin zerikusia duen beste edozein gai.
Ohar garrantzitsua:
Txosten hauek informazioa emateko helburua baizik ez dute, eta txostena egiteak ez du esan nahi baimen-eskaera egin behar ez denik edo baimena eman behar ez denik. Izan ere, baimena nahitaezkoa da errepidean edo errepide-bazterretako babes-eremuetan edozein jarduketa egiteko, instalazio berriak jartzeko edo lehendik dauden instalazioak eraberritzeko.
Baimen hori behar dute, besteak beste, honako jarduketa eta instalazio hauek (zerrenda ez da zehatza):
- Obrak egitea jabetzetarako sarbideetan
- Itxiturak jartzea
- Zuhaitzak edo belar-sastrakak kentzea, zuhaitzak moztea eta zuhaitzak landatzea
- Aspertsoreak, eguzki-plakak, haize-sorgailuak eta abar instalatzea
- Zerbitzuen sare eta azpiegiturek nahitaez hortik gurutzatzea
- Lurpeko eroanbideak instalatzea luzetara
- Aireko lineak instalatzea
- Galtzada aldi baterako okupatzea
- Lurrak mugitzea, berdintzea eta pilatzea
- Kale-bideak, bidegorriak, espaloiak, bideak, aparkalekuak, autobus-geltokiak, irlatxoak, lorategiak eta abar egitea
- Gasolindegiak, birkarga-guneak eta abar instalatzea edo berritzea
- Edozein motatako eraikinak ezartzea edo eraberritzea
- Publizitatea eta/edo kartelak paratzea
- Seinaleak, ispiluak, radarrak, balizak edo beste edozein bide-elementu jartzea
- Oinezkoentzako pasabideak jartzea
- Obrak seinaleztatzea
- Urak errepideko drainatze-sarera hustea
- Trafikoa desbideratzea aipatutako jarduketa batengatik
- Iraungitako baimenak luzatzea
Informazio osagarria eta baimena tramitatzekoa:
- I. eranskina - Eskaeraren informazio osagarria
- Babes-eremuak eta distantziak