Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL:
Esteka
.
Descárgate la app
Industria Erregistroa
Industria Erregistroa
Enpresa eta jarduera industrialak, 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan aipatzen direnak. Nafarroan dauden establezimendu industrialak baino ez dira erregistratuko
A atala (honako jarduera edo instalazio hauetako bat egiten duten enpresak eta establezimenduak):
Industriako produktuak lortu, konpondu, haien mantentze-lanak egin, eraldatu edo berrerabiltzeko jarduerak, ontziratzea eta biltzea, eta hondarrak edo azpiproduktuak ustiatzea, berreskuratzea edo deuseztatzea, erabilitako baliabide edo prozesu teknikoak edozein izanik ere, bai eta horietarako behar diren instalazioak ere.
Energia eta produktu energetikoak sortu, banatu eta hornitzeko jarduerak.
Mineralen meatokiak eta gainerako baliabide geologikoak ikertu eta ustiatzea eta haietatik etekinak ateratzea, edozein izanik haien jatorri eta egoera fisikoa.
Garraioarekin eta telekomunikazioekin lotuta dauden industria jarduerak.
Sendagaiekin eta osasun zerbitzuekin lotuta dauden industria jarduerak.
Kulturaren sustapenarekin lotuta dauden industria jarduerak.
Elikagai, nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta arrantzaren arloko industriak erregistratzea.
B atala:
Industria-segurtasunaren arloan gaitutako zerbitzu-enpresak.
Industria-arloko ingeniaritza, diseinu, aholkularitza teknologiko eta laguntza teknikoko zerbitzuak, A ataleko jarduerekin zuzeneko lotura dutenak.
C atala: industria-segurtasunaren arloko egiaztatze-entitateak, kontrol-erakundeak, laborategiak eta bestelako eragileak.