Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia (592 eredua, A22, kontabilitatea eta izakinen erregistro liburua)

Oinarrizko informazioa

  • Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien fabrikatzaileak edo Europar Batasunaren barneko eskuratzaileak.
  • Espainiako lurraldean establezimendurik ez duten zergadunen ordezkariak.
  • Zergaren xede esparrukoak diren produktuen eskuratzaileek, apirilaren 5eko 14/2023 Foru Legearen 14. artikuluan jasotako kasuetan, eskubidea izanen dute ordaindutako zergaren zenbatekoaren itzulketa eskatzeko.

Zerga hau ezartzen zaie zergaren xede esparruko produktuen fabrikazioari edo Europar Batasunaren barruko eskurapenari, bai eta zerga aplikatzen den lurraldean modu irregularrean sartzeari ere.

A22 ereduarekin batera, dokumentu honetan azaldutako dokumentazioa aurkeztu behar du.

Tramitazioa

Epea:

Likidazio-aldia hiruhileko naturala izanen da, salbu eta balio erantsiaren gaineko zergaren likidazioa hilean behin egiten duten zergadunen kasuan, eragiketa-bolumenarengatik edo zerga horren araudian ezarritako bestelako inguruabarrengatik; kasu horretan, hilekoa izanen da, baita ere, zerga honen likidazio-aldia.

Likidazio-aldia bukatu eta hurrengo hilabetearen 1etik 20ra bitartean aurkeztuko da 592 eredua eta, hala badagokio, zerga-zorra ordainduko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

A22 eredua aurkeztu beharko da itzulketa eskaera eragin duten gertakarien hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilabetearen 1etik 20ra bitartean.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.