Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziaren titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak:
Lurreko telebista digitalak (LTD): autonomikoak eta tokikoak.
Irratiak: analogikoak (FM) eta digitalak (autonomikoak eta tokikoak).
Ikus-entzunezko 'online' baliabideak.
Gainera, edozein pertsona edo erakunde interesdunek kontsulta dezake zer erakunde agertzen diren erregistroan, noiz eman zen lizentzia eta noiz arte irauten duen.
Izen-abizenak edo sozietate-izena, eta nazionalitatea.
Identifikazio fiskaleko zenbakia.
Helbidea, jakinarazpenetarako.
Legezko ordezkariaren identifikazioa eta egiaztagiria, ordezkaririk badago.
Zerbitzuen emailearen izen komertziala eta helbidea.
Dagokion erregistroan egindako inskripzioari buruzko datuak, erregistraturik badago.
Kapital sozialean partaidetza handia duten titularren izen-abizenak edo sozietate-izena, eta identifikazio fiskaleko zenbakia, zuzenean nahiz zeharka kapitalean daukaten ehunekoa adierazita.
Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen beste emaile batzuekin dituzten loturak.
2. Lurreko uhin hertziarren bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuari dagokionez:
Inprimaki hori betetzeko, titularrak eta lizentzia identifikatzeko datuez gain, honako hauek behar dituzu:
Zerbitzuen emailearekin harremanetan jartzeko puntuari buruzko informazioa, ikuslearen eskura dagoena, argitalpen-arduradunarekin zuzenean komunikatzeko eta, horrela, kexatzeko eta erantzuteko eskubidea bermatzeko. Adierazi posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Erantsi aipatutako 28. artikuluko 1. eta 2. puntuetako datuak biltzen dituen dokumentazioa, edo adierazi ez dela aurkeztu behar honako hauei dagokienez:
Legezko ordezkariaren identifikazioa eta egiaztagiria, ordezkaririk badago.
Kapital sozialean partaidetza handia duten titularren izen-abizenak edo sozietate-izena, eta identifikazio fiskaleko zenbakia, zuzenean nahiz zeharka kapitalean daukaten ehunekoa adierazita.
Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen beste emaile batzuekin dituzten loturak.
Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren ezaugarri teknikoak.
Programazioaren ezaugarriak.
Lizentzien gaineko negozio juridikoak.
Kateko emanaldiak.
Erantsi tasen ordainagiria; tasak gobernu zentralari ordaindu behar zaizkio jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatik.
Ikus-entzunezko komunikazio-lizentzia baten titularrak, uztailaren 7ko 13/2022 Legearen 32. artikuluaren arabera errentamendu-baimena eskatuko dutenak.
Errentariak lizentzia lortzeko legez ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu beharko du.
Gainera, honako agiri hauek erantsi beharko dituzte: