Jarduketa diruz lagungarriak
Jarduketek honako tipologietako batekoak edo batzuetakoak izan beharko dute:
- Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea.
- Instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna hobetzea eta energia berriztagarriak erabiltzen dutenak.
- Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzen dutenak.
- Automatizazio- eta kontrol-sistemak.
Laguntzen izaera pizgarria kontuan izanda, jarduketa diruz lagungarriak ezin dira hasi laguntza-eskaera erregistratzen den eguna baino lehen. Hala, jarduketak hasitzat emanen dira inbertsioa itzulezin bihurtuko duen kontratua sinatzen denean, eskaera egiten denean edo bestelako konpromisoren bat hartzen denean.
Diruz lagungarriak izanen dira, aurreko jarduketa-tipologien arabera, hasierako egoerarekin alderatuta azken energia-kontsumoa gutxienez % 20 murriztu dela egiaztatzen duten jarduketak. Hori justifikatzeko, hauek aurkeztu beharko dira: eraikinak egungo egoeran duen energia-efizientziaren ziurtagiria eta birgaitu ondoren eraikinak izanen duen energia-efizientziaren ziurtagiria.
Aurrezten den azken energiaren kWh bakoitzeko emandako laguntzak ezingo du izan 0,43 eurotik gorakoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa
2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren (KSEO) 38 bis artikuluan energia-efizientziako jarduketetarako ezarritakoaren araberakoa izanen da.
- Oro har:
- Enpresa handiak: % 30
- Enpresa ertainak: % 40
- Enpresa txikiak: % 50
- Energia primarioa gutxienez % 40 murriztuz gero:
- Enpresa handiak: % 45
- Enpresa ertainak: % 55
- Enpresa txikiak: % 65
Lagundutako eremuetan inbertsioak egiteko laguntzen zenbatekoak -EBFTren 107. artikulua, 3 c) apart.- % 5 igoko dira. Eskualdeko laguntzen mapa.
Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera zehaztuko da enpresaren tamaina. ETEen definiziorako gida.
Jakingarriak