Aitorpena aurkeztera behartuta egonen dira honako hauek:
Pertsona fisikoak eta juridikoak, pribatuak zein publikoak, eta, nortasun juridikorik ez izan arren, jarduera enpresarial edo profesionalak garatzen dituzten erakundeak.
Lurraldeko erakunde publikoak, estatuko sozietateak, ganbarak eta korporazioak, lanbide elkargo eta elkarteak, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak, alderdi politikoak, sindikatuak eta enpresa elkarteak. Gainera, kontuan hartuko dira jarduera enpresarial edo profesionalak alde batera utzita egiten dituzten erosketak.
Foru Komunitateko Administrazioa, haren erakunde autonomoak eta Nafarroako gainerako administrazio publikoak. Gainera, kontuan hartuko dira ematen dituzten dirulaguntzak, sorospenak edo laguntzak.
Sozietateak, elkarteak, lanbide elkargoak edo kobrantzak egiten dituzten bestelako entitateak, baldin eta egotzitako pertsona bakoitzari ordaindutako diru kopurua 300,51 eurotik gorakoa bada.