Aurreinskripzio prozesua martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitartean izango da, eta ondorengo moduetan egin ahal da:
- Online aurreinskripzioa (gomendatua), orri honetako Tramitazio atalean gaitutako estekaren bidez, aurreinskripzioa egiteko epean.
- Aurrez aurreko aurreinskripzioa, lehen aukera gisa hautatu duzun zentroan. Zure lehen aukera Iruñeko zentro bat edo Burlatako (Erripagaña) Egunsenti zentroa bada, eskaera aurkeztu behar duzu Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar kalea, 21 bis), aldez aurretik hitzordua eskatuta 948 420 098 telefonora deituta.
Eskaera bakarra aurkeztu behar da haur bakoitzeko. 6 zentro aukeratu ahal dira. Hizkuntza-modalitate eta jardunaldi bakoitza aukera bat da.
Aurreinskripzio eta matrikula prozesuari buruzko informazioa
Informazio orokorra PDF formatuan familientzat (epeei, aurkeztu beharreko dokumentazioari, baremazioari, matrikulari eta itxaron zerrendei buruzko informazioarekin).
Iruñeko haur eskoletarako berariazko informazioa.
Hezkuntza Departamentuaren mendeko Iruñetik kanpoko ikastetxeetarako berariazko informazioa:
- Burlatako (Erripagaña) Egunsenti haur eskolarako plazen eskaintza Iruñeko Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko plazen kudeaketa bateratuan sartzen da.
- Plazen eskaintza Corellako Niño Jesús Haur Eskolan.
- Aurrez aurreko tramitazioa Corellako “Niño Jesús” haur-eskolan egingo da (Ntra. Sra. del Villar etorbidea, 1).
- Plazen eskaintza Arroizko “La Balsa” ikastetxe publikoan.
- Aurrez aurreko tramitazioa Arroizko “La Balsa” ikastetxe publikoan egingo da (Balsa kalea, 39).
- Lehen aukera Antsoaingo “Ezkaba”, Barañaingo “Alaitz” eta Burlatako “Hilarión Eslava” ikastetxeak badira, aurrez aurreko tramitazioa Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen Zerbitzuan egingo da (Santo Domingo kalea z/g).
Kontuan hartu beharreko data nagusiak:
- Aurreinskripzioaren eskaerak aurkeztea: martxoaren 24tik apirilaren 4ra
- Eskaeren behin-behineko egoera argitaratzea: maiatzaren 8a
- Behin-behineko egoeraren aurkako erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkeztea: maiatzaren 9tik 13ra
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 20a
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: maiatzaren 21etik 23ra
- Behin betiko 1. zerrenda argitaratzea: maiatzaren 28a
- Lehen matrikula epea: maiatzaren 29tik ekainaren 4ra
- Behin betiko 2. zerrenda argitaratzea: ekainaren 6a
- Bigarren matrikula epea: ekainaren 9a eta 10a
- Behin betiko 3. zerrenda argitaratzea: ekainaren 12a
- Matrikulatzeko hirugarren epea: ekainaren 13tik 16ra
Zentroei buruzko informazioa