Haur Hezkuntzako lehen zikloko aurreinskripzioa eta matrikula (0-3 urte). 2025-2026 ikasturtea

Oinarrizko informazioa

2023an, 2024an eta 2025ean (bakarrik 2025eko maiatzaren 11ra arte, egun hori barne) jaiotako haurren gurasoek edo legezko ordezkariek eskatu ahal dute plaza.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • 2024-2025 ikasturtean matrikulatuta ez dauden haurrentzat eta eskolatuta egonik ikastetxez aldatu nahi dutenentzat soilik eskatu ahal da plaza.
  • Urtebetetik beherako haurrentzako instalaziorik ez duten zentroetan, 2025eko irailaren 1ean urtebete beteta duten haurrentzat bakarrik eskatu ahal da plaza.

Aurreinskripzio prozesua martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitartean izango da, eta ondorengo moduetan egin ahal da:

  • Online aurreinskripzioa (gomendatua), orri honetako Tramitazio atalean gaitutako estekaren bidez, aurreinskripzioa egiteko epean.
  • Aurrez aurreko aurreinskripzioa, lehen aukera gisa hautatu duzun zentroan. Zure lehen aukera Iruñeko zentro bat edo Burlatako (Erripagaña) Egunsenti zentroa bada, eskaera aurkeztu behar duzu Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar kalea, 21 bis), aldez aurretik hitzordua eskatuta 948 420 098 telefonora deituta.

Eskaera bakarra aurkeztu behar da haur bakoitzeko. 6 zentro aukeratu ahal dira. Hizkuntza-modalitate eta jardunaldi bakoitza aukera bat da.

Aurreinskripzio eta matrikula prozesuari buruzko informazioa

Informazio orokorra PDF formatuan familientzat (epeei, aurkeztu beharreko dokumentazioari, baremazioari, matrikulari eta itxaron zerrendei buruzko informazioarekin).

Iruñeko haur eskoletarako berariazko informazioa.

Hezkuntza Departamentuaren mendeko Iruñetik kanpoko ikastetxeetarako berariazko informazioa:

  • Burlatako (Erripagaña) Egunsenti haur eskolarako plazen eskaintza Iruñeko Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko plazen kudeaketa bateratuan sartzen da.
  • Plazen eskaintza Corellako Niño Jesús Haur Eskolan.
    • Aurrez aurreko tramitazioa Corellako “Niño Jesús” haur-eskolan egingo da (Ntra. Sra. del Villar etorbidea, 1).
  • Plazen eskaintza Arroizko “La Balsa” ikastetxe publikoan.
    • Aurrez aurreko tramitazioa Arroizko “La Balsa” ikastetxe publikoan egingo da (Balsa kalea, 39).
  • Lehen aukera Antsoaingo “Ezkaba”, Barañaingo “Alaitz” eta Burlatako “Hilarión Eslava” ikastetxeak badira, aurrez aurreko tramitazioa Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen Zerbitzuan egingo da (Santo Domingo kalea z/g).

Kontuan hartu beharreko data nagusiak:

  • Aurreinskripzioaren eskaerak aurkeztea: martxoaren 24tik apirilaren 4ra
  • Eskaeren behin-behineko egoera argitaratzea: maiatzaren 8a
  • Behin-behineko egoeraren aurkako erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkeztea: maiatzaren 9tik 13ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 20a
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: maiatzaren 21etik 23ra
  • Behin betiko 1. zerrenda argitaratzea: maiatzaren 28a
  • Lehen matrikula epea: maiatzaren 29tik ekainaren 4ra
  • Behin betiko 2. zerrenda argitaratzea: ekainaren 6a
  • Bigarren matrikula epea: ekainaren 9a eta 10a
  • Behin betiko 3. zerrenda argitaratzea: ekainaren 12a
  • Matrikulatzeko hirugarren epea: ekainaren 13tik 16ra

Zentroei buruzko informazioa

Nahitaezko agiriak

  • Onarpen eskabidea
    • Aurreinskripzioa online egitea aukeratzen baduzu, eskaera aurkeztu behar duzu orri honetan gaituko den Tramitazio atalaren bidez, aurreinskripzioa egiteko epean.
    • Aurreinskripzioa modu presentzialean egitea aukeratzen baduzu, onarpen eskabide hau deskargatu eta entregatu behar duzu, beteta, sinatuta eta eskatutako dokumentazioarekin batera.
  • Gurasoen edo legezko tutoreen NANa, AIZ, pasaportea edo agiri baliokidea.
  • Familia liburuaren kopia edo beste edozein bitarteko, familia lotura frogatzeko balio duena (haurraren jaiotza ziurtagiria / pasaportea / NANa / AIZ).
  • Haurra oraindik jaio ez bada, aurreikusitako jaiotze-data egiaztatzen duen txosten medikoa. 
  • Haurra adopzio- edo harrera-prozesuan badago, jaioteguna egiaztatzen duen agiria.

Baremaziorako kontuan hartzen diren beste dokumentu batzuk

  • 2025-2026 ikasturtean ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak daudela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Erroldatze-ziurtagiriaren edo -txartelaren kopia, dagokion udalak emana, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko 90 egun naturalen barruan.
  • Lanpostuaren helbidea egiaztatzen duen agiria.
  • 2023. urteari dagokion errenta-aitorpenaren kopia. Kontuan hartu behar da 16.576 eurorainoko per capita errentak bakarrik puntuatzen direla.
  • 2023 ekitaldiko errenta-aitorpena egitera behartuta ez dagoela egiaztatzen duen agiri ofiziala eta beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana justifikatzen duen dokumentazioa, edo 2023ko familiaren errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena bere egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten sozial batekin batera.
  • Haurraren, guraso edo legezko ordezkariren baten edo anai-arreben desgaitasuna egiaztatzen duen agiria. Gutxienez % 33koa izan behar du aitortutako desgaitasuna. 
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima dela egiaztatzen duen dokumentazioa. 
  • Ikastetxearen ziurtagiria, guraso edo legezko ordezkariren batek bertan lan egiten duela egiaztatzen duena.
  • Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen agiria. 
  • Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen dokumentazioa. 
  • Haurraren familia-harreraren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa. 
  • Erditze anizkoitza izan dela egiaztatzen duen agiria. 
  • Bi gurasoen lan-egoera eta/edo egoera akademikoa egiaztatzen duen dokumentazioa. 
  • Zuzeneko sarbiderako hezkuntza-premia espezifikoak ekar ditzaketen ezaugarriak deskribatzen dituen txosten profesionala. 

Hautazko baimenak

Hezkuntza Departamentuari baimena ematen ahal zaio ondoko datuak kontsultatzeko eta, honela, dagokion dokumentazioa ez aurkezteko:

  • Familia ugariaren titulua.
  • Guraso bakarreko familiaren titulua.
  • Haurraren desgaitasun-ziurtagiria.
  • 2023. urteari dagokion errenta-aitopena. Aitorpen bereiziak aurkezten badituzue, bi gurasoek edo legezko ordezkariek baimendu behar duzue. Horrenbestez:
    • Aurreinskripzioa modu presentzialean eginez gero, bi gurasoek edo legezko ordezkariek sinatu behar duzue eskabidea.
    • Aurreinskripzioa online eginez gero, errenta-aitorpen bereiziaren baimen-inprimakia erantsi behar duzu (eskaera aurkezten ez duen pertsonak ere sinatu behar du).
  • 56/2025 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Hau Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua, 2025-2026 ikasturterako.
  • 16/2024 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua arautzen duena.
  • 28/2007 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duena eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituena.
Harremanetan jartzeko

Haur Eskolen Zerbitzua
Santo Domingo aldapa z/g
31001 Iruña
Telefonoak: 848 433 507 / 848 426 086 / 848 429 893

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.