Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen familiei.
Ikasturtea hasi ondoren eskabideak egiteko aldian parte hartzen ahalko dute honako kasu hauetakoren batean dauden pertsonek:
Artikulu honetan aipaturiko aldia hasten den unean Nafarroako hezkuntza sisteman ikasposturik ez duten ikasleendako ikaspostua eskatzen duten pertsonak.
Nafarroako hezkuntza sisteman ikaspostua izanik, bizitoki aldaketa justifikatzen duten ikasleendako ikaspostua eskatzen duten pertsonak. Ondorio horietarako, posta kodea aldatzea joko da bizileku aldaketa justifikatutzat, eta egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko da, ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta daudela biltzen duen errolda-ziurtagiriaren kopiaren bidez, edo, hala badagokio, adin nagusiko ikasleen errolda-ziurtagiriaren kopia.
Agiri hauetako baten fotokopia: familia-liburua, jaiotza-ziurtagiria, pasaportea, NAN edo AIZ.
Errolda-ziurtagiria/Bizikidetza-ziurtagiria, adingabea eta gutxienez bere gurasoetako bat edo legezko tutoretza egiten duten pertsonak jasotzen dituena. Egoitza-aldaketa ezarritako egunetan justifikatu behar denean bakarrik aurkeztu beharko da.
Araudia keyboard_arrow_down
47/2025 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita, eta jarraibideak ezartzen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2025-2026 ikasturtean.
26/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
25/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
23/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariarenmaiatzaren 4ko 46/2021 Foru Agindua. Foru agindu horrek garatzen du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
8/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
33/2021 Foru Dekretua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
80/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
112/2013 Foru Agindua, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.