Generazinema Sustapena 2024

Nafarroako ikus-entzunezko profesionalaren sektorean filmak sustatzeko eta zabaltzeko ekintzak egin daitezen

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2023eko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Gainera, egoitza soziala Nafarroan izan behar dutenak edo jarduera gutxienez 2023eko urtarrilaren 1etik aurrrera gauzatzen dutenak.

Deialdi hau bi modalitatetan egituratzen da:

  • A modalitatea: 2024ko Goya sarietan hautagai, aurre-hautatu, izendatu edo saritutako filmetarako berariaz diseinatutako sustapen-ekintzak: 10.000 euro.
  • B modalitatea: aldez aurretik gonbidapena duten zinemaldi, merkatu, azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzea: 15.000 euro.

Laguntzen zenbatekoak 3.1 oinarrian adierazitako muga izango du, eta ezin izango da, inola ere, onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan, gehienez 3.000 euro eskatzaile eta modalitate bakoitzeko.

25.000 euro izango ditu guztira.

Eskaera-fasea:

 

Emakida-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Justifikazioa-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala).

Tramitazioa

Epea: 24/03/08 - 24/10/31

  • A modalitaterako, eskaerak 2023ko maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira (egun hori barne).
  • B modalitaterako, eskaerak 2023ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira (egun hori barne).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/03/08 - 24/11/30

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epealdian entitate onuradunek (pertsona fisikoak ez besteek) gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/03/08 - 24/12/17

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/04/09 - 24/10/15

Jarraibideak:

Entitate edo pertsona onuradunak bakarrik:

  • 12.1.2 Aurrerakina oinarrian eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da:

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da. Aurrerakinaren zenbatekoa dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2024ko urriaren 15erako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko V. eranskina (Aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, behar bezala beteta. Bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak; eta zehaztuko da dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/04/09 - 24/11/15

Azken eguna 2024ko azaroaren 15 (egun hori barne).

Jarraibideak:

a) IV. eranskina (Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena) EXCEL formatuan, gastua justifikatzeko prozesuarekin lotutako informazioa jasotzen duena.

b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien faktura eta frogagiriak. Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuko artxibo batean sartuko dira, aurreko apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

c) Egindako jarduera azaltzen duen memoria, proiektuaren gauzatzeari buruzko ebaluazio-txostena barne; hartan adieraziko da zenbateraino bete diren hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian adierazitako helburuak. Hain zuzen ere, garrantzitsua da dokumentatzea filmaren emanaldiak eta haren emanaldiekin eta banaketarekin lotutako jarduera profesionaletan, hedabideetan, jaialdian antolatutako ekitaldietan eta antzekoetan aritu izana.

d) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek biltzen dituena.

e) Sustapenerako eta/edo publizitaterako elementu inprimatuak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Dirulaguntzaren xedeko jarduerarako jaso dituzten beste diru-sarrera batzuk justifikatzeko dokumentazioa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala
Telefonoak: 848 424 758 / 848 424 674
Posta elektronikoa: cine@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time