Ikus-entzunezkoen sektoreak jaialdietan, azoketan eta beste ekitaldi profesional batzuetan parte hartzeko laguntzak (Generazinema, 2026ko sustapena)

Nori eman zaion argitaratu dira.

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, gutxienez 2025eko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Gainera, egoitza soziala Nafarroan izan behar dutenak edo jarduera gutxienez 2025eko urtarrilaren 1etik aurrrera gauzatzen dutenak.
  • Pertsona fisikoek zein juridikoek ICAAren Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute ekoizle gisa, eskaera egiteko unean.

Deialdiak xede du laguntza batzuk arautzea, banakako ebaluazioko araubidean, Nafarroako ikus-entzunezko sektore profesionalaren filmak sustatzeko eta hedatzeko ekintzak. 20.000 euro izango ditu guztira. Deialdi hau bi modalitatetan egituratzen da:

  • A modalitatea: Goya sarietarako hautagai diren filmak, izendatutakoak eta/edo saridunak sustatzeko berariaz diseinatutako ekintzak: 5.000 euro.
  • B modalitatea: zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko jaialdietan, azoketan eta ekitaldietan parte hartzea: 15.000 euro.

Laguntzen zenbatekoa ezin izango da, inola ere, onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan. Eskaera bakoitzeko gehieneko laguntzak honako hauek izango dira:

  • A modalitatea: Goya sarietan izendatuta edo/eta sarituta dauden film hautagaientzat berariaz diseinatutako sustapen-ekintzak: 3.000 euro.
  • B modalitatea: zinemaldietan, merkatuetan, azoketan eta zinematografiako eta ikus-entzunezko ekitaldi profesionaletan parte hartzea: 2.000 euro.

Eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza 5.000 eurokoa izango da.

Eskaera-fasea:

Emakida-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Justifikazioa-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala).

Tramitazioa

Epea: 26/03/23 - 26/10/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 26/03/23 - 26/10/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 26/04/20 - 26/12/14

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epealdian entitate onuradunek (pertsona fisikoak ez besteek) gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 26/04/20 - 26/12/14

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala
Telefonoak: 848 424 758 / 848 424 674
Posta elektronikoa: cine@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.