Izangaiak “Azterketarako inskripzioa” menuan eskatu beharko ditu probak, “Tramitatu” botoiaren bidez. Botoi horrek eskabide batera eramango du, eta bertan datuak bete eta probetan parte hartzeko eskaturiko dokumentazioa erantsi beharko du.
Izen-ematea zuzena ez bada, izangaiak mezu elektroniko bat jasoko du, zuzenketa egiteko eskatuz eta zuzenketa hori egiteko epea jakinaraziz. “Zuzenketa” menuan egin beharko du, “Zuzendu” botoiaren bidez.
Ondoren, onartutako izangai bakoitzari deialdia eginen zaio, posta elektroniko bidez, azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua adierazteko.
Probak urtean zehar eginen dira aldizka, izena eman dutenen kopuruaren eta ikasgelaren edukieraren arabera, lanorduetan. Uztailean eta abuztuan izan ezik, horietan ez baita azterketarik eginen.
Azterketa egin ondoren, pdf formatuan egindako azterketaren kopia bat bidaliko zaio izangai bakoitzari posta elektronikoz, lortutako kalifikazioarekin.
Izangaiak azterketak berrikusteko epaimahaiaren aurrean erreklamatzeko eskubidea erabili ahal izanen du azterketa egin eta hamar egun balioduneko epean, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko Zuzendari Nagusiak otsailaren 8an emandako 11/2021 Ebazpenaren bidez. Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko dio Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzua.
Probak gainditzen dituzten izangaiak Garraio Enpresen eta Jarduketen Erregistroan inskribatuko dira automatikoki, dagokion modalitatean garraiorako gaitasuna egiaztatu egiaztatu duen pertsona gisa. Halaber, ziurtagiriak prestatu ondoren, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan jaso ahal izango dituzte. Horretarako, ziurtagiri bakoitza egiteagatik 27 euroko ordainketa-gutuna ordaindu behar da aldez aurretik.
Oharra: kalkulagailua eraman daiteke azterketa egiteko.
Azterketa egiteko jarraibideen eskuliburua (gaztelaniaz).
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioa galdera-bankua.