Fundazio baten eraketa

Interes orokorraren helburuetarako, Foru Berriaren arabera eratutako fundazioen inskripzioa.

Oinarrizko informazioa

Foru Berriaren arabera fundazio bat eratu behar duten pertsona fisikoak edo juridikoak. 

  1. Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira interes orokorraren helburuetarako eratu diren fundazioak, Nafarroako Foru Berriaren 42. legean eta ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Fundazio horien jarduketa-eremu nagusia Nafarroako Foru Komunitatea izanen da.
  2. Fundazioak "inter vivos" egintzaren edo "mortis causa" egintzaren bidez era daitezke, ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legearen 10. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
  3. Nafarroako Fundazioen Erregistroan izena emateak izaera eratzailea du eta, beraz, nahitaezkoa da fundazioek nortasun juridikoa izateko.
  4. Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatzen diren fundazioek soilik erabiltzen ahalko dute "Fundación" eta/edo "Fundazioa" izendapena, erregistro-zenbaki bat emanen zaie eta Foru Komunitatearen Administrazioan gai honetan eskumena duen departamentuko Babesletzaren mende jarriko dira. 
  5. Halaber, inskripzioa nahitaezkoa da uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako onura fiskalak izateko. Foru lege horren bidez arautu zen fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea.
  6. Fundazioaren eraketaren ondorioetarako, gomendatzen da eskritura publikoa emanen duen notarioari iritzia eta aholkua aurretik eskatzea. Aholku horrek ez du inolako kostu gehigarririk. 

 

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskabidea: Azaroaren 30eko 104/2022 Foru Dekretuaren 19. artikulutik 27.era bitarteko artikuluetan ezarritakoari egokituko zaio. (Gaztelaniazko testua) 
  2. Tramitea online eginez gero, eskaneatu eta erants daitezke, erregistroan kalifikatu ahal izateko, fundazio-agiriaren, estatutuen eta, kasua bada, eskatzen den gainerako dokumentazioaren agiriak. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkeztea eskatuko da.
  3. Eskaera aztertzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak Babesletzaren, zerga-arloko departamentu eskudunaren edo fundazioen beste erregistro batzuen laguntza eskatzen ahalko du, egiaztatzeko egokiak direla fundazioaren izena, zuzkidura, helburuak eta jarduerak, edo egin beharreko inskripzioari eragiten dioten estatutuko beste eduki batzuk.
  4. Eskaera zuzentzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak inskribatzeko dagoen fundazioari eskatzen ahalko dio aurkeztu diren dokumentuak zuzentzeko. Hala egiten bada, ebazteko epea etenen da. 
  5. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  6. Ebazpena epean ez ebaztea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
  7. Baliabideak: Ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko helegitea sartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra, zeinetan argi adieraziko baita inskribatzeko borondate argia dagoela.
  2. Fundazio-agiria:
  • Fundazioa "inter vivos" eratzen bada, notarioak kautotutako eskritura publikoaren kopia edo benetako kopia elektronikoa aurkeztuko da.
  • "Mortis causa" eratzen bada, aurkeztu beharko dira:
    • testamentu-xedapena, oinordetza-ituna edo oinordetza emateko beste edozein modu egiaztatzen duen dokumentua, Foru Berriaren arabera.
    • Heriotza-ziurtagiriak eta azken nahiaren ziurtagiriak.
  1. Patronatuko kideen onarpena. Fundazio-agirian ez badira onartu, agiri bat aurkeztuko beharko da eta hartan egiaztatu patronatua eratzen duten kideen izendapenen eta/edo karguen onarpenak.
  2. Fundatzailea pertsona juridikoa bada, fundazioa eratzeko borondatearen erabakiaren egiaztapena, pertsona juridiko horren organo eskudunak hartua, baita eratze egintzan ordezkaria izendatzearena ere.
  3. Estatutuak, fundazio-agiriaren zati diren aldetik.
  4. Hasierako zuzkidura eman dela egiaztatzen duen dokumentua, notario baimen-emailearen aurrean emana. 
  • Diruzko ekarpenak bankuko ziurtagiri baten bidez egiaztatuko dira, zeina fundazio-agiriari erantsiko baitzaio.
  • Hasierako zuzkidura “diruaz bestelako ekarpena” bada, eman dela egiaztatuko da erregistroko datuen bidez, baldin badaude, akzioen edo partaidetzen zenbakiak aurkeztuz, kasua bada, edo zuzenbidean baliozkoa den edozein bitarteko erabiliz, baldin eta frogatzen badu ekarpenak egiazkoak direla haien izaeraren arabera. Eurotan kuantifikatzeko, eskriturari edo fundazio-agiriari aditu independente baten tasazioa erantsiko zaio, erabili diren balorazio irizpideak zehazten dituena.
  1. Lehen jarduketa-programa, fundatzaileek sinatua. Urtebetekoa izanen da, inskripzio-eskaeratik hasita. "Jarduketa-programa" programa bat da, fundazioaren helburuak lortzeko edo fundazioa abian jartzeko beharrezkoak diren eta bideratutako eta planifikatutako ekintzak zehatz-mehatz jasotzen dituena.
  2. Azterlan ekonomikoa, fundatzaileek sinatua, hasierako zuzkidura nahikoa dela egiaztatzen duena, lehen jarduketa-programaren jarduera guztien finantzaketa osoa, xehatua eta identifikagarria barne. Hasierako zuzkidurak 10.000 eurotik gorako balio ekonomikoa duenean, ez da beharrezkoa izanen azterlan ekonomiko hori aurkeztea.
  3. Hasierako zuzkidurari egindako ekarpenak, hirugarrenek konprometitutakoak, badaude, behar diren betebeharrak betearaztea berekin dakarten tituluak ekarriko dira, lege prozesal zibilen arabera.
  4. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.
  • Foru berria, 42. Legea (gaztelaniazko testua).
  • 13/2021 Foru Legea, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Fundazioei buruzkoa.
  • 104/2022 Foru Dekretua, azaroaren 30ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Fundazioen Erregistroa eta haren eskumeneko prozedurak.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 426 645 / 848 425 136
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Inscripción de la constitución de una fundación

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.