Euskarazko hedabideetan berrikuntza eta digitalizaziorako proiektuetarako laguntzak, 2025. urterako

Oinarrizko informazioa

Euskara hutsean jarduten duten komunikabide baten titular diren pertsona juridikoentzat, egoitza soziala edo lantokia Nafarroan dutenak.

Euskarazko hedabideetan berrikuntza eta digitalizaziorako proiektuetarako laguntzen 95.000 eurokoa da gehienez.
Diruz lagundu ahal izango dira jarduera hauetako bat edo batzuk jasotzen dituzten proiektuak:

  • 1. modalitatea: hedabideen berrikuntzarako eta kultura digitala garatzeko prestakuntza eta aholkularitza proiektuak: 30.000 euro.
  • 2. modalitatea: informazioaren teknologiako soluzioak (IKT) eta eraldaketa digitalerako aukerak ezartzea: 65.000 euro.

Komunikabide bat modalitate batera baino gehiagotara aurkeztu ahal izango da, betiere modalitate bakoitzean zehaztutako eskakizunak betetzen baditu.

Eskaera egiteko beharrezko dokumentazioa:

  • Eskabidea ("Eskatu" botoian).
  • Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen aurreikuspena eta balantzea (II. eranskina).
  • Komunikabideen digitalizaziorako plangintza-dokumentua (III. eranskina).
  • Eraldaketa Digitalerako Plan bat egiteko laguntza eskatzen bada, aholkularitza-zerbitzua emango duen kanpoko aholkularitza-enpresa espezializatua eta IV. eranskinean zehaztutako baldintzak adierazi beharko dira (IV. eranskina).
  • Beharrezkoa den kasuetan “Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa” eta hiru eskaintzak (V. eranskina).
  • Entitate eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen ziurtagiria eta legezko ordezkarien nortasun juridikoa egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Esleipena egin eta hilabeteko epean, gehienez ere, gardentasunaren aitortza.
  • Beharrezkoa den kasuetan, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.
  • Esleipena egin eta hilabeteko epean, gehienez ere, ordainketa-epeak bete direla egiaztatzen duen  dokumentazioa, beharrezkoa den kasuetan.

Justifikatzeko orduan aurkeztu beharrekoa:

  • Diruz lagundutako aldian egindako lanen memoria xehea.
  • Eraldaketa Digitalerako Plana, honetarako laguntza eskatu bada (IV. eranskina).
  • Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen kopuruak eta balantzea (VI. eranskina).
  • Gastuak, sarrerak eta dirulaguntzak justifikatzeko agiriak (fakturak eta ordainagiriak).

Tramitazioa

Epea: 25/09/17 - 25/10/15

2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarte (bi egun horiek barne) egindako jardueraren gastuei dagozkien frogagiriak aurkeztu behar dituzte. Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Diruz lagundutako aldian egindako lanen memoria xehea.
  • Eraldaketa Digitalerako Plana, honetarako laguntza eskatu bada (IV. eranskina).
  • Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen kopuruak eta balantzea (VI. eranskina).
  • Gastuak, sarrerak eta dirulaguntzak justifikatzeko agiriak (fakturak eta ordainagiriak).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

  • 45E/2025 Ebazpena, deialdia esleitzen duena (argitalpen-data: 2025/08/29).
  • 56E/2025 Ebazpena, Nafar Ikusentzunezkoak dirulaguntzari egindako ukoa onartzen duena (argitalpen-data: 2025/09/30).
Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuan
Paulino Caballero, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 423 294
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.