Egonaldiak 2025-2026

Programa hau Nafarroako A, B eta D ereduetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat da

Oinarrizko informazioa

Programa hau, batetik B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 4. eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailetara zuzenduta dago eta, bestetik, A ereduko Lehen Hezkuntzako 6. eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailetara.

19 txanda antolatuko dira. Guztira, 1140 ikasleri emango zaie arreta 2026ko urtarriletik ekainera bitartean. Txandak 5 egunekoak izango dira (ikastetxeek, hala eskatuta, hiru egunekoak izan daitezke).

Murgiltze programa denez, 5 eguneko eskaera egiten duten ikastetxeek lehentasuna izango dute (ikus 3.2. oinarria).

Egonaldiak Lekarozko "Valle de Baztan" aterpetxean eginen dira.

Izena emateko epea 2025eko irailaren 15etik urriaren 3ra bitartekoa izango da.

Harremanetan jartzeko

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Telefonoa: 848 426 399
Posta elektronikoa: euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.