Eraikuntza sektoreko enpresa baimendunen erregistroa (EBE)

Oinarrizko informazioa

  • Egoitza Nafarroan duten eta eraikuntza lan baterako kontratatu edo azpikontratatu ditzaten nahi duten enpresa guztiak.
  • Egoera berean, langileak Espainiara lekualdatzen dituzten enpresak, azaroaren 29ko 45/1999 Legean, nazioz gaindiko zerbitzuak direla eta langileak lekualdatzeari buruzkoan, aurreikusitakoaren arabera, baldin eta haien lehen zerbitzu ematea Nafarroan egiten bada.

Autonomoei ez zaie eskatzen besteren konturako langilerik ez enplegatzea obran, ezta sustatzaile gisa bakarrik aritzen denari ere.

Enpresa Baimendunen Erregistroan inskribatzeak eraikuntza obretan kontratista edo azpikontratista gisa jarduten duten enpresek honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen du:

  • Antolaketa produktiboa izatea.
  • Instalazioak.
  • Jasotako enkarguak gauzatzeko beharrezkoak diren lantaldeak eta langileak.
  • Laneko arriskuen prebentzioaren arloan antolaketa egokia izatea eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan prestakuntza duten langileak izatea.

Inskripzio hori nahitaezkoa da, eta bakarra eta baliozkoa izanen da lurralde nazional osorako.

Eraikuntza obretan lanak kontratatzen edo azpikontratatzen dituzten enpresek egiaztatu behar dute beren enpresa kontratistek edo azpikontratistek legez eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Egiaztatzeko betebehar hori betetzeko modua enpresa Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen lan agintaritzaren ziurtagiria eskatzea eta lortzea da.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, enpresaren ordezkariak sinatua, urriaren 18ko 32/2006 Legearen 4. artikuluko 1. eta 2.a) apartatuetan aurreikusitako betekizunak betetzeari buruzkoa.
  • Enpresak honako hau duelako egiaztagiriak: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen araberako prebentzio antolaketa egokia, eta, zuzendaritza eta produkzio mailan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko behar den prestakuntza duten giza baliabideak edukitzea.
  • Inprimakien zerrenda.
  • Prestakuntza ziurtagiriaren eredua.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu “Tramitatu” eta gehitu zure eskabideari dokumentazioa, behar bezala beteta edo eskaneatuta.

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 925
Posta elektronikoa: spreverl@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de empresas acreditadas en el sector de la construcción

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.