Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak. 2024 Artem Festival diru-laguntza

Jaialdiak eta lehiaketak 2023ko azaroaren 2tik 2024ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik. Gainera, haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean jarduera eszeniko edo musikalak egitea agertu beharko da.

Aurreko apartatuan aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 5.4 puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

Laguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

  • Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
  • Nafarroako Gobernuaren 2024ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.
  • Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.
  • Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

Dirulaguntzen helburua

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko eta ikusleentzat interesa duen eta kalitatezkoa, anizkoitza eta berritzailea den arte eskaintzari laguntzeko.

Zenbatekoa

  • Deialdiaren zenbatekoa 100.000 eurokoa da. Baimendutako kredituari 35.000 euro gehitu ahal izango zaizkio gehienez.
  • Diruz lagundutako proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.
  • Proiektu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa 20.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

Eskaera-fasea:

Emakida-fasea (Dirulaguntza eman eta hilabetera arte - erakunde onuradunak bakarrik)

Justifikazio-fasea (erakunde onuradunak bakarrik):

  • Informazio ekonomikoa. Justifikazioa

Tramitazioa

Epea: 24/07/03 - 24/08/05

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoek izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/07/03 - 24/08/16

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/07/03 - 24/10/08

Hilabeteko epean eskatzen ahalko da, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Jarraibideak:

Entitate onuradunak bakarrik:

  • 12.3 Aurrerakina oinarrian eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da.
  • Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/07/03 - 24/10/08

Azkenn eguna: 2024ko urriaren 8a (egun hori barne)

Jarraibideak:

  • Entitate onuradunak bakarrik:

Konturako ordainketak egin ahal izango dira, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

12.2. Konturako ordainketa oinarrian eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da:

  • a) Eskaera, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.
  • b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (Zerga-oinarri, BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da, eredu horretan proposatutako egitura aldatu gabe.
  • c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
  • d) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/07/03 - 24/11/08

Azken eguna 2024ko azaroaren 8a (egun hori barne)

Jarraibideak:

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Ordainketa eskaera proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate bakoitzak ordainketa partzialeko 3 eskaera egin ditzake gehienez).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du ordainketa eskatzeko:

  • Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota (guztizkoa edo partziala) eta eskatutako zenbatekoa.
  • 12.1. b), c), d) eta e) oinarrietan eskatutako dokumentazioa:
    • 12.1. b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (zerga-oinarri, BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da, eredu horretan proposatutako egitura aldatu gabe.
    • 12.1. c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
    • 12.1. d) Egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. 100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.
    • 12.1. e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.
  • Proiektuaren bukaerako memoria.
  • Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 11.11 oinarrian zehazten denaren arabera.
  • Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.
  • Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

 

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/07/03 - 24/08/05

Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, IV. eranskina aurkeztu beharko da (kultur mezenasgoari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

212E/2024 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2024/07/02).

Harremanetan jartzeko

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia
Kultur Ekintza Zerbitzua
Pilar Tres Gambarte / Estefanía Munárriz Nuin
Telefonoa: 848 42 46 89
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para festivales y certámenes de artes escénicas ARTEM Festival

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time