Datu pertsonal bat da identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona fisiko bati buruzko informazio oro. Datu pertsonalak herritar bakoitzari dagozkio: hura da pertsona titularra.
Datu pertsonalen babesa bermatzeko, herritar guztiek zenbait eskubide dituzte: informazio-eskubidea eta irispide eskubidea; zuzentzeko eskubidea; aurka egiteko eskubidea eta erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea; ezabatzeko eskubidea edo ahaztua izateko eskubidea; mugatzeko eskubidea; eta datuak transmititzeko eskubideaa. Eskubide horiei buruzko informazio gehiago.
Nola erabili datuak babesteko eskubideak?
Datuak babesteko duzun eskubidea baliatzeko, beharrezkoa da eskabide bat betetzea, eta bertan adieraztea zein departamenturi egiten diozun eskaera, ezagutu nahi dituzun datuen arabera. Esate baterako, jakin nahi baduzu osasunari buruzko zure datuak nola tratatzen ditugun, adierazi beharko duzu eskaera Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari egiten diozula, hura arduratuko baita zuri informazioa emateaz. Informazio gehiago, departamentu eta erakunde autonomo bakoitzak egiten dituen tratamenduei buruz.
Departamentu edo erakunde arduradunak hilabeteko epean erantzun beharko du, eskabidea behar bezala beteta jasotzen denetik aitzina. Nolanahi ere, epe hori beste bi hilabete luzatzen ahal da, eskaeraren konplexutasuna eta eskaeren kopurua direla kausa.
Datu horien ardura duen departamentuak kanon bat kobratzen ahalko du, kontsultak ekartzen dituen kostu administratiboen proportzioari eutsiz, edo eskatutakoa egiteari uko egiten ahalko dio, baldin eta eskaerak funtsik ez badu edo gehiegizkoa bada.
Epe horiek igaro eta ez baduzu erantzunik jaso, erreklamazio bat, aurkezten ahal duzu.