Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat, 2026

Liburuak argitaratzeko laguntzak, bai ohiko euskarrian (papera) bai euskarri elektronikoan, betiere edukiak artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak badira

Oinarrizko informazioa

  • 864 EJZn (idazleak) edo 476 EJZn (liburuen argitaratzea) alta emandako profesionalak, baldin eta Nafarroan erroldatuta badaude 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako argitaletxeak, egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dutenak eta beren helburu sozialaren barruan liburuak argitaratzea dutenak.

Deialdiaren zenbatekoa 125.000 eurokoa izanen da.

Liburu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa eta gehienez ere 4.000 euro liburuko.

Argitaletxe bakoitzak gehienez 4 liburu aurkez ditzake. Lanak 2025eko azaroaren 21etik 2026ko azaroaren 20ra bitartean argitaratuta egon beharko dute, biak barne.

Enpresek zein profesionalek aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskabidea: I. eranskina (eskaera telematikoki izapidetzean betetzen da)
  • Liburu bakoitzaren datuak: II.a eranskina
  • Datu ekonomikoak: II.b eranskina
  • Proiektuaren deskripzio memoria
  • Liburu osoa edo, gutxienez, kapitulu bat eta aurkibidea

Argitaletxeak:

  • Erakundearen eskriturak (2025eko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratuta dagoela egiaztatzen dutenak).
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.
  • Aurreko bi urteetan (2024-2025) argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.

Profesionalak:

  • 864 edo 476 EJZn alta emanda dagoela frogatzen duen agiria.
  • Nafarroan 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.
  • 864 EJZren kasuan: argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.
  • 476 EJZren kasuan: aurreko bi urteetan (2024-2025) argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.

Laguntza eman eta hurrengo hilabetean:

  • Gardentasunari buruzko adierazpena
  • Kultur mezenasgoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena: III. eranskina

Tramitazioa

Epea: 26/06/30 - 26/11/20

Jarraibideak:

Enpresa edo profesional onuradunek honako egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dituzte erregistro telematikoaren bidez ("Justifikatu" botoia):

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

173E/2026 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2026/05/20).

Harremanetan jartzeko

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala
Arduraduna: Mª Camino Barcenilla Tirapu
Goi mailako teknikaria: Montse Pérez Omeñaca
Telefonoa: 848 424 732
Posta elektronikoa: ipvpubli@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda a la edición para empresas editoriales y profesionales

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.