Nafarroako boluntarioaren saria 2025

Sari horren helburua da jendaurreko aintzatespena egitea boluntariotzaren arloan gailendu den pertsona fisiko edo juridiko bati, boluntariotzan arduraz aritzeagatik, boluntario jardunean gizartearentzako eredu izateagatik edo boluntariotzako jarduketek garrantzi berezia izateagatik

Oinarrizko informazioa

Hautagaitzak pertsona fisiko nahiz juridikoek aurkezten ahalko dituzte; jasota utzi beharko da zer pertsona fisiko edo juridikoren hautagaitza aurkezten den.

Nafarroako Gobernuak lehenengoz emanen du Nafarroako boluntarioaren saria. Sari honen helburua da jendaurreko aintzatespena egitea boluntariotzaren arloan gailendu den pertsona fisiko edo juridiko bati, boluntariotzan arduraz aritzeagatik edo boluntario jardunean gizartearentzako eredu izateagatik, edo haren jarduketek garrantzi berezia izateagatik.

Saria gizartearen aintzatespena adieraziko duen diploma bat izanen da. Gainera, Nafarroako Gobernuak esker ona adieraziko dio saridunari jendaurreko ekitaldi batean.

  • I. eranskina: Hautagaitza aurkezteko inprimakia, hautagai aurkezten den pertsona fisikoaren edo juridikoaren izenarekin eta harremanetarako datuekin.
  • II. eranskina: Merezimenduak azaltzeko memoria (1.000 hitz gehienez), delako pertsona edo entitatea aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainerako informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.
  • III. eranskina: Atxikimendu adierazpena. Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.
  • Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak ziurtatu eta egiaztatzeko.
Harremanetan jartzeko

Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala
Karlos Hirugarren Etorbidea, 2, 3. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 425 123 / 848 426 006
Posta elektronikoa: voluntariado@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.