Dirulaguntza, elkarrizketa sozialaren eta negoziazio kolektiboaren arloko prestakuntza-programetarako 2025

Oinarrizko informazioa

  • Sektore arteko enpresaburuen elkarteak, legez eratutakoak, ordezkaritza dutenak Nafarroan.
  • Sindikatuak, legez eratutakoak (sindikatuak edo fundazioak, haiek sortutakoak prestakuntza proiektuak egiteko), ordezkaritza dutenak Nafarroan.

Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-programen helburua da sindikatuekin eta enpresaburuen elkarteekin lotutako pertsonak gaitzea elkarrizketa sozialarekin eta negoziazio kolektiboarekin lotutako eginkizunak garatzeko.

Gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

  • Prestakuntza-ekintzak.
  • Adituen jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, foroak, tailerrak eta antzekoak.

Aurrekontua guztira 150.000 eurokoa da.

Eskaera egiteko:

  • Eskaera fitxa.
  • Eskaeraren sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Entitateak garatu beharreko prestakuntza-programaren justifikazio memoria.
  • Programaren aurrekontua.

Ikastaroa hasi aurretik: Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren akordioa.
Akordioa behar bezala sinatuta bidali sgestionf@navarra.es helbidera, diruz lagundutako prestakuntza hasi aurretik.

Gardentasun adierazpenerako:

  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.
  • I. Eranskina: Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera eta dedikazio araubideari buruzko adierazpena.
  • II. Eranskina: Kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia bat.

Jarduketen jarraipena egiteko:

  • Jarraipenaren dokumentazioa.

Tramitazioa

Epea: 25/09/10 - 25/09/24

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/09/10 - 26/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Telefonoak: 848 424 481 / 848 424 414
Posta elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.