70.000 euro izanen dira guztira. Oporraldi bakoitzerako gehieneko gastu hauek ezarri dira:
- 2022/2023 ikasturteko Gabonak: 15.000 euro
- 2023ko Aste Santua: 10.000 euro
- 2023ko uda: 45.000 euro
Eskaerak aurkezteko hiru epe irekiko dira, bat oporraldi bakoitzeko:
2022/2023ko Gabonak |
2023ko urtarrilaren 9tik 20ra |
2023ko Aste Santua |
2023ko apirilaren 17tik 28ra |
2023ko uda |
2023ko irailaren 1etik 14ra |
Laguntza eskatzeko, behin eskaera epea zabaltzen dela, on-line eskaera bete beharko da, fitxa honetako "Tramitazioa" atalera sartuz. Sartzeko identifikazio modu hauek erabili beharko dira: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ave.