Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa (189 eredua)

Oinarrizko informazioa

  • Balore higigarrien gordailuzain diren erakundeak, haietan gordailututako baloreei dagokienez.
  • Inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateak, entitate merkaturatzaileak Espainian eta erakunde kudeatzaileen ordezkariak, baldin eta zerbitzu emateko askatasunarekin jarduten badute, kudeatzen edo merkaturatzen dituzten inbertsio kolektiboko erakundeei dagokienez.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioak edo partaidetzen kasuan, erakunde horiek bigarren mailako merkatu batean edo baloreak negoziatzeko sistema antolatu batean negoziatzeko onartuak daudenean, akzio edo partaidetza horien erakunde gordailuzainei dagokie eredua aurkeztea.

  • Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten eta Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean helbidea duten aseguru-entitateen ordezkariak eta aseguru-entitateak, bai eta finantza-entitateak ere, bizi-aseguruen hartzaileei dagokienez eta kapital bat dirutan, ondasun higigarrietan edo higiezinetan ematearen ondorioz eratutako errentei dagokienez.

Tramitazioa

Epea:

Urte bakoitzeko martxoaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu behar da eredua, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

Urte bakoitzeko martxoaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko da, aurreko urte naturalaren eragiketei dagokienez.

Jarraibideak:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da. 

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.