Ehiza azterketa egiteko deialdia 2025

Ehiza-azterketa egiteko izena ematea (nahitaezkoa ehiza-lizentzia lehen aldiz tramitatzeko) eta Nafarroako lehen ehiza-lizentzia tramitatzeko

Oinarrizko informazioa

Ehiza-azterketa egin nahi duten 14 urtetik gorako pertsonak (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak antolatutako nahitaezko prestakuntza-ikastaro bat eta gaitasun-proba bat ditu). Behin ehiza-azterketa gaindituta, orrialde honen bidez tramitatu ahal izango da Nafarroako ehiza-baimena, hau bera lehen aldiz egiten denean.

Izangai bakoitzak bi deialdi izango ditu urtean ehiza-gaitasunaren azterketa (ehiza) gainditzeko. Deialdi horietako batera bakarrik aurkez daiteke, edo bietara, lehenengoa gainditu ez badu:

  • Lehenengo deialdia: 2025eko martxoaren 29 a
  • Bigarren deialdia: 2025eko maiatzaren 10 a

Probak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitzan eginen dira (González Tablas kalea, 9, Iruña).

2025ko deialdiaren oinarriak.

 

Bestelako material erabilgarria:

 

Prozeduraren pausuak:

  1. Azterketan izena ematea, orri honetako tramitazioa atalaren bidez (ikusi Dokumentazioa atalean eskatutako dokumentazioa). Epea zabalik: 28/01/2025 - 17/02/2025.
  2. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, izangai onartuen eta baztertuen zerrenda webgunean eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki-taulan argitaratuko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña).
  3. Bazterturik gelditu direnek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.
  4. Erreklamazioak ebatzi eta gero, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
  5. Azterketara aurkezteko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrenda, azterketa egiteko eguna, ordutegia eta lekua Nafarroako  Gobernuaren izapideen katalogoko "Ehiza azterketa egiteko deialdia" izeneko fitxan eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko iragarki-taulan argitaratuko dira.
  6. Lehen deialdiko azterketa egin eta gero, emaitzak eta bigarren deialdiko azterketan onartutakoen zerrenda argitaratuko dira, baita bigarren azterketa zer egunetan, zer ordutan eta noiz eginen den ere.
  7. Zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Ehiza azterketa egiteko deialdia" izeneko fitxan eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko iragarki-taulan argitaratuko dira.
  1. Ehiztariaren 2025eko azterketa-deialdian izena emateko eskabidea, beteta.
  2. Azterketa-tasaren ordainketa-gutuna (12,48 euro). Kontsultatu hurrengo oharra tasa telematikoki ordaintzea erabakitzen baduzu (Ordaindu botoia).
  3. NAN edo AIZ fotokopia.

619E/2024 Ebazpena, 2025eko deialdiaren oinarriak onartzen dituena, Nafarroako ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezkoak diren gaitasun probak egiteko.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Ehiza-baimena eskatu ahal izango da ehiza-azterketa gainditu ondoren.

Ehiza-baimenak eskabideen sarrera-hurrenkeran bidaliko dira, gutxi gorabehera 15 eguneko epean.

Lizentziarekin batera, 2024 azterketa gainditu izanaren ziurtagiria bidaliko da.

Ehiza-baimena eskatzeko

  • Bidali posta elektroniko bat ehiza-lizentziaren eskaera erantsiz examencaza@navarra.es helbidera
  • 18 urtetik beherakoek aitaren/amaren edo legezko tutorearen NANa ere aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, eta dagokion laukia bete beharko dute eskabidean bertan.
  • Posta elektronikoa jaso ondoren, ehiza-lizentzia eta ordaindu beharreko ordainketa-gutuna erantsiko dira.

Ohar garrantzitsua: ehiza-lizentziaren tasa helbideratzeko agindua, "ehiza-lizentziaren eskaera" dokumentuan aurkeztua, eraginkorra izango da hurrengo denboralditik aurrera.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Erregistroaren bidez/postaz:

Ehiza-lizentziaren eskaera Nafarroako Gobernuko edozein erregistrotan aurkeztea, aurrez aurre edo online (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroko aldez aurreko hitzordua hartzeko telefono-zenbakia: 848 42 66 98).

Lizentzia postaz bidaliko da eskabidean adierazitako helbidera.

Ohar garrantzitsua: ehiza-lizentziaren tasa helbideratzeko agindua, "ehiza-lizentziaren eskaera" dokumentuan aurkeztua, eraginkorra izango da hurrengo denboralditik aurrera.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 733 / 848 426 807
Posta elektronikoa: examencaza@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.