Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko

Orrialde honen bidez, banku-kontuak jakinarazi ahal zaizkio Nafarroako Gobernuko Diruzaintzari eta Foru Administrazioaren ordainketak kontsulta daitezke

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Gobernuko Diruzaintzaren ordainketa bat jaso edo jasoko duten pertsona, enpresa eta gainerako entitateak (administrazio publikoak barne).

Sistemak kudeaketa hauek egiteko aukera ematen du:

  • Banku-kontuei alta edo baja ematea, Diruzaintzak hor egin ditzan zure aldeko ordainketak. Kontuen titularra izan behar duzu. Kontuan izan, kontuei alta ematean, haien titularra zarela adierazten ari zarela, 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Egindako ordainketak kontsultatzea, baita tramitatzen ari direnak eta ordaintzeke daudenak ere.

Orri honen bidez jakinarazten diren banku-kontuak ez dira erregistratuko Nafarroako Foru Ogasunarekin, Funtzio Publikoarekin, oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta botiken koordainketarekin zerikusia duten ordainketetarako. Beraz:

  • Zergak itzultzeko, Nafarroako Foru Ogasunarekin harremanetan jarri behar da.
  • Nominak kobratzeko, Funtzio Publikoarekin.
  • Errenta bermatua, Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eta gizarteratzeko beste laguntza batzuk kobratzeko, oinarrizko gizarte zerbitzuekin.
  • Botikak erosteko laguntzak kobratzeko (koordainketa), Osasun Karpeta Pertsonalera, osasun zentro edo kontsultategira edo Iruñeko Farmazia-prestazioaren Kudeaketa Zerbitzura jo behar da.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre ere jakinarazi daitezke banku-kontuak (ordainketen kontsulta, aldiz, ezin daiteke aurrez aurre egin). Horretarako, transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea aurkeztu behar da Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan eta 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gobernuko Diruzaintza
Telefonoak: 848 427 243 / 848 427 245
Posta elektronikoa: seccion.tesoreria@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time