Hartzekodunen konkurtsoa: mikroenpresen prozedura berezia

Oinarrizko informazioa

Konkurtsoei buruzko Legearen testu bategineko 691bis artikulua, 692bis artikulua eta Hirugarren Liburua (685. artikulutik 720.era). Testu bategin hori maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako errege-dekretuak onetsi zuen.

Tramitazioa

Epea:

72 ordu, Konkurtso Legearen testu bategineko 691bis artikuluak ezartzen duen bezala.

Jarraibideak:

Konkurtso Legearen testu bateginak –maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako errege-dekretuaren bidez onetsiak– 691bis artikuluan ezartzen duenez, zordunak 72 orduko epean jakinarazi behar dio zerga-administrazioari jarraipen-prozedura berezia irekitzeko eskaera aurkeztu duela eta zerga-administrazioa hartzekoduna dela; komunikazio horrekin batera, zorra aitortzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, aurkezpen-datan eguneratua.

Halaber, zehazten du ezen komunikazio-betebehar hori ez bada betetzen adierazitako epean eta ezarritako bitartekoak erabiliz, zerga-administrazioaren kredituei ez zaizkiela aplikatuko jarraipen-planean onetsitako kitak eta itxaroteak.

Mikroenpresen prozedura berezian, Nafarroako Foru Ogasunari bidali beharreko komunikazioak honako helbide elektroniko honen bidez egin behar dira: seccion.procedimientos.especiales@navarra.es.

Epea:

Konkurtso Legearen testu bateginean ezarritakoa.

Jarraibideak:

Konkurtso Legearen testu bateginak –maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako errege-dekretuaren bidez onetsiak– 692bis artikuluan ezartzen duenari jarraikiz, zordunak prozedura berezia ireki izanaren komunikazio elektronikoa bidali behar die eskaeran agertzen diren hartzekodunei, baldin eta haien helbide elektronikoa badu, eta baimena emanen die epaitegian aurkeztutako dokumentazio guztia eskuratzeko. Artikulu horren arabera, zordunari dagokio, halaber, hartzekodunei komunikazio elektroniko hori bidaltzea, prozedura berezi hori hartzekodun batek edo pertsonalki erantzule den bazkide batek eskatuta hasi bada ere.

Mikroenpresen prozedura berezian, Nafarroako Foru Ogasunari bidali beharreko komunikazioak honako helbide elektroniko honen bidez egin behar dira: seccion.procedimientos.especiales@navarra.es.

Epea:

Konkurtso Legearen testu bateginean ezarritakoa.

Jarraibideak:

Konkurtso Legearen testu bateginak –maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako errege-dekretuaren bidez onetsiak– ezarritakoari jarraikiz, mikroenpresen prozedura bereziaren barruan, zordunak edo, hala badagokio, konkurtso-administratzaileak hainbat komunikazio elektroniko egin behar dizkie prozeduran sartutako hartzekodunei: jarraipen-planaren proposamena, jarraipen-planaren proposamena bozkatzeko epea noiz hasiko den, likidazio-plana, likidazio-planaren aldaketa, likidazio-txostenak eta abar.

Mikroenpresen prozedura berezian, Nafarroako Foru Ogasunari bidali beharreko komunikazioak honako helbide elektroniko honen bidez egin behar dira: seccion.procedimientos.especiales@navarra.es.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Foru Ogasuneko Prozedura Berezien Atala
Posta elektronikoa: seccion.procedimientos.especiales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.