Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa egiten duen entitate eratzailearen komunikazioa (440 eredua)

Oinarrizko informazioa

13/2026 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan ezarritako entitate eratzaileak (13/2026 Foru Dekretua, otsailaren 25ekoa, zeinaren bidez onesten baita Talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzko Erregelamendua).

  • 25/2026 Foru Agindua​​​​​​​, 440 eredua onesten duena.
  • 13/2026 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzko Erregelamendua.
  • 18/2025 Foru Legea, talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzkoa.

Tramitazioa

Epea:

  • Aitorpen informatiboa aurkezteko epea amaitu baino hiru hilabete lehenago aurkeztu behar da 440 eredua, hala ezartzen baitu Zerga Osagarriari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak.
  • Bitarteko aldia: 2026ko apirilaren 30etik ekainaren 30era bitartean aurkeztu behar dira 2025eko martxoaren 31 baino lehen bukatu diren zergaldiei buruzko komunikazioak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.