Sariketa honen bidez, Nafarroan gazteekin lan egiten duten ikastetxeetan, gazte-elkarteetan eta aisialdi eta astialdiko entitateetan Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko (I+ZS) hezkuntza-proiektuak egin eta inplementatu nahi dira.
Sari-modalitate hauek ezartzen dira:
- 1. Modalitatea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen proiektuetarako.
- 2. Modalitatea: DBH-Batxilergoko ikastetxeen proiektuetarako.
- 3. Modalitatea: Lanbide Heziketako ikastetxeen proiektuetarako.
- 4. Modalitatea: Nortasun juridikoa duten eta gazteekin edo gazte-elkarteekin lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarteen proiektuetarako, baldin eta proiektu horien helburuen artean hezkuntza-proiektuak egitea bada, estatutuetan aitortua.
- Kategoria berezia: "Parte-hartze eta herritartasun demokratikorako hezkuntzari" buruzko edozein hezkuntza-etapatako proiektuetarako, parte-hartze aktiboa sustatuko duten eta edozein mailatako politika publikoetan gazteen desafekzioa prebenituko duten eremuak landuz.
Proiektuen diseinuek 2025-2026 ikasturtean inplementatzeko prestatuta eta diseinatuta egon beharko dute, eta ezingo dira beste edozein lehiaketetan sarituak izan. Gaztelaniaz edo euskaraz aurkeztu ahal izango dira.
Parte hartzen duen ikastetxe edo erakunde/elkarte bakoitzak ikaskuntza-zerbitzu proiektu bakarra aurkeztuko du hezkuntza-etapa bakoitzeko (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa), LHko ikastetxeek izan ezik, horiek proiektu bat aurkeztu ahal izango baitute ematen duten aurrez aurreko heziketa-ziklo bakoitzeko.
Epaimahaiak, modalitate bakoitzean, puntuazio handiena lortu duen proiektua (lehen saria) eta puntu gehien lortu dituen bigarren proiektua (bigarren saria) aukeratuko ditu, lehiaketan onartutako proposamenen artean.
Hautatutako ikastetxeek edo erakundeek/elkarteek, modalitate bakoitzeko, puntuazio handiena lortu duen proiektuari (lehen saria) eta puntu gehien lortu dituen bigarren proiektuari (bigarren saria) aitortuko dizkieten sariak jasoko dituzte:
- Lehen saria: 1.000 euro
- Bigarren saria: 500 euro
Sariaren zenbatekoa saritutako proiektua garatzeko inbertitu beharko da.