Hildakoen oinordekoen eta jaraunspen jasogabeen ordezkarien errolda

Horren bidez, hildakoen oinordekoak eta jaraunspen jasogabeen ordezkariak inskribatzen dira Nafarroako Foru Komunitateko zerga-esparruan

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona hildakoen oinordekoak (jaraunspena onartu duten oinordekoak)
  • Jaraunspen jasogabeen ordezkariak (jaraunspena oraindik ere onartu gabe edo uko egin gabe dagoen kasuetan)

Baldin eta beren burua inskribatu nahi badute, hildakoaren izenean egiteko Nafarroako Foru Ogasunari eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari atxikita dauden izapideak.

Errolda honen helburua da hildakoen oinordetzak eta jaraunspen jasogabeen ordezkaritzak egiaztatzea, zenbait jarduketa egiten dituztenean (bertaratuta, telefonoz edo elektronikoki) hildakoaren edo oraindik jaso gabe dagoen jaraunspenaren izenean.

Ikusi hemen zer izapide elektroniko egin daitezkeen.

Ez da sartzen jakinarazpen elektronikorako ordezkaritza.

Erroldatzeak iraupen hau izanen du gehienez:

  • Urte 1, jaraunspen jasogabearen ordezkariaren kasuan.
  • Ez dago eperik oinordekoen kasuan.

Oinordekoen eta jaraunspen jasogabeen ordezkarien erroldan alta eskatu ahal izateko, eskatzaileak frogatu behar du oinordekoa dela edo jaraunspen jasogabe baten ordezkaria dela, honako dokumentu hauek aurkeztuta:

  • Jaraunspenaren onarpena.
  • Jaraunspena onartu ez denean, 3 dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
    1. Heriotzaren ziurtagiria.
    2. Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusiaren ziurtagiria.
    3. Testamentua. Testamenturik ez badago, oinordekoak deklaratzeko akta aurkeztu.

19/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez arautzen baita hildakoen oinordekoen eta jaraunspen jasogabeen ordezkarien errolda Nafarroako Foru Komunitateko zerga-esparruan.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Bertara joanda, Nafarroako Foru Ogasuneko bulegoetako batean, aurretiko hitzordua izanik.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.