40/2017 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten den Identifikazio Fiskaleko Zenbakia frogatzeko txartel eredua.
8/2010 Foru Dekretua, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituena.
Tramitazioa
Erroldan behin-behineko alta ematea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Behin betiko IFZa lortu aurretik, behin-behineko IFZa lortu behar da.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko erakundea zer motatakoa den, horren araberakoa izanen da izapidea.
IFZaren lehen letra hauetako bat bada:
A, B, C, D, edo F:
Tramitazio osoa telematikoki egiten ahal da notariotzetatik, eta ez da beharrezkoa Nafarroako Foru Ogasunera jotzea. Eratze-eskritura eskuetsi zuen notarioari eskatzen ahal diozu erakundearen behin-behineko IFZa lortzeko, CI eredua aurkeztu beharrik gabe.
Erabakitzen baduzu behin-behineko IFZa lortzeko izapidea zuzenean Nafarroako Foru Ogasunean egitea, eratzen ari den erakundearen administratzaileak edo Ogasuneko erakunde laguntzaileek eskatzen ahalko dute, dagokion estekaren bidez. Kasu horretan, agiri hauek aurkeztu beharko dira, erakundea nolakoa den:
A, B, C, D:
CI inprimakia, erakundeko administratzaileak sinatua.
Eratzen ari den erakundearen administratzaileak edo Ogasuneko erakunde laguntzaileek eskatzen ahalko dute, dagokion estekaren bidez.
Aurkeztu beharreko agiriak:

Eraketa-akta eta estatutuak.
Erregistroan inskribatzeko eskaeraren kopia. Behin betiko IFZa zuzenean lortu daiteke, inskribatuta badago edo berariaz adierazten badu ez dela inskribatu behar (Elkarteak).
J:
Eratzen ari den erakundearen administratzaileak edo Ogasuneko erakunde laguntzaileek eskatzen ahalko dute, dagokion estekaren bidez.
Aurkeztu beharreko agiriak:
CI inprimakia, erakundeko administratzaileak sinatua.
Sozietate zibila: eratze-kontratua edo eratze-eskrituraren kopia soila.
Erroldan behin betiko alta ematea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko erakundea zer motatakoa den, horren araberakoa izanen da aurkeztu beharreko dokumentazioa.
IFZaren lehen letra hauetako bat bada:
A, B, C, D, F:
Tramitazio osoa telematikoki egiten ahal da notariotzetatik, eta ez da beharrezkoa Nafarroako Foru Ogasunera jotzea.
Eratze-eskritura eskuetsi zuen notarioari eskatzen ahal diozu, kasuan kasuko erregistroan inskripzioa egin ondoren, erakundearen behin betiko IFZa lortzeko, CI eredua aurkeztu beharrik gabe.
Erabakitzen baduzu behin betiko IFZa lortzeko izapidea zuzenean Nafarroako Foru Ogasunean egitea, erakundearen administratzaileak edo Ogasuneko erakunde laguntzaileek eskatzen ahalko dute, dagokion estekaren bidez. Aurkeztu beharreko agiriak, erakundea nolakoa den:
A, B, C edo D:
Merkataritza Erregistroan inskribatutako eratze-eskritura.
CI inprimakia, erakundearen identifikazio-datuak eta Erregistroko inskripzio-data jasotzen dituela, sinatuta.
CI inprimakia, IFZa eskatzen duen atzerriko enpresako ahaldunak sinatua.
Erakunde ez-egoiliarraren ordezkari baimenduak emandako ordezkaritza-ahalordea, notario aurrean behar bezala formalizatua eta legeztatua, haren bidez izendatuko baita Espainian legezko egoiliar den pertsona bat, fisikoa edo juridikoa, IFZa edo AIZa duena, erakunde ez-egoiliarraren ordez ariko dena IFZa eskuratzeko.
Ahaldunaren IFZa/AIZa.
Atzerriko pertsona juridikoa existitzen dela egiaztatzen duen agiria (hala badagokio, gaztelaniarako zinpeko itzulpenarekin legeztatua). Horretarako, kasuan kasuko herrialdeko eratze-eskritura eta herrialde horretako erregistro ofizial batean inskribatutako estatutuak aurkeztu daitezke, edo notario batek edo agintaritza fiskal batek emandako ziurtagiria, sozietatea existitzen dela egiaztatzen duena.
U:
CI inprimakia, erakundeko administratzaileak sinatua.
Eratze-eskritura.
W:
CI inprimakia, IFZa eskatzen duen atzerriko enpresako ahaldunak sinatua.
Erakunde ez-egoiliarraren ordezkari baimenduak emandako ordezkaritza-ahalordea, notario aurrean behar bezala formalizatua eta legeztatua, haren bidez izendatuko baita legezko egoiliar den pertsona bat, fisikoa edo juridikoa, IFZa edo ANTa duena, erakunde ez-egoiliarraren ordez ariko dena IFZa eskuratzeko.
Ahaldunaren IFZa/ANTa.
Atzerriko pertsona juridikoa existitzen dela egiaztatzen duen agiria (hala badagokio, gaztelaniarako zinpeko itzulpenarekin legeztatua). Horretarako, kasuan kasuko herrialdeko eratze-eskritura eta herrialde horretako erregistro ofizial batean inskribatutako estatutuak aurkeztu daitezke, edo notario batek edo agintaritza fiskal batek emandako ziurtagiria, sozietatea existitzen dela egiaztatzen duena.
Espainiatik kanpoko elkarte batek Espainian egoitza bat sortzen badu eta Elkarteen Erregistroan inskribatzen badu: Erregistroko inskripzioaren kopia.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko erakundea zer motatakoa den, horren araberakoa izanen da aurkeztu beharreko dokumentazioa.
IFZaren lehen letra hauetako bat bada:
A edo B, honako hauek aurkeztu behar dira:
CI inprimakia, aldatu beharreko datuak jasotzen dituela, erakundeko administratzaileak sinatua.
Sozietate-izena, helburu soziala edo egoitza soziala aldatzen bada edo administratzaileak izendatu edo kargutik kentzen badira: aldaketa-eskritura, Merkataritza Erregistroan inskribatua.
E, honako hauek aurkeztu behar dira:

Bazkideak edo partaidetzak aldatzen badira: aldaketa-kontratua.

Sozietate-izena, helburu soziala edo egoitza soziala aldatzen bada edo administratzaileak izendatu edo kargutik kentzen badira: Kooperatiben Erregistroan inskribatutako eratze-eskritura.
G, honako hauek aurkeztu behar dira:

Erregistro eskudunaren ebazpena edo aldaketa-eskritura, fundazioen kasuan.
H, honako hauek aurkeztu behar dira:

Udalaren ziurtagiria, kalearen edo zenbakiaren aldaketa egiaztatzen duena.
J, honako hauek aurkeztu behar dira:
Sozietate zibila:

Sozietate-izena, helburu soziala, egoitza soziala, bazkideak edo partaidetzak aldatzen badira: aldaketa-kontratua.

Sozietate-izena, helburu soziala, egoitza soziala, bazkideak, partaidetzak edo administrazioaren arduradunak aldatzen badira: Merkataritza Erregistroan inskribatutako aldaketa-eskritura.