Tramite honen bidez, ekintza hauek egin daitezke:
- Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan pertsona baten izenean dauden ondasun higiezinak kontsultatzea eta ziurtagiria lortzea.
- Pertsona bat titular den higiezinen lurzati-zedula ziurtatuak lortzea.
- Pertsona bat ondasun higiezin baten titular gisa agertzen ez dela ziurtatzen duen agiria lortzea.
Lurzati-zedulak agiri ofizialak dira, ondasun higiezinen titulartasuna, helbidea, azalera, erabilera eta erregistro-balioa egiaztatzen dituztenak. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan daude, higiezinen lurzatiaren edo lurzatien irudikapen grafikoekin batera.
Lurzati-zedula ziurtatuek GML fitxategi bat dute erantsita, eta hor jasotzen dira lurzatiaren koordenatu georreferentziatuak.
Hilabeteko indarraldia dute, edo gutxiagokoa, baldin eta tarte horretan datuei eragiten dieten aldaketak gertatzen badira. Indarraldia bukatuta, informazioa ematen dute, besterik ez.
Lurzati-zedula emateak kostu bat izan dezake: kontsultatu hemen tasak.