Bizigarritasun-zedula ematea

Izapide honek aukera ematen du lehendik dagoen etxebizitza baten bizigarritasun-zedula berritzeko, edo etxebizitza eraiki berri baterako eskuratzeko; horrek bermatzen du etxebizitzak betetzen dituela bizigarritasun-baldintzen alorreko eskakizunak

Oinarrizko informazioa

Bizigarritasun-zedula eskatzeko, dela etxebizitza berri baterako, dela etxebizitza berrituta haren bizigarritasun-baldintzak aldatu direlako:

  • Pertsona edo erakunde sustatzaileak

Lehendik dagoen zedula bat eskatzeko edo berritzeko bada:

  • Etxebizitzaren jabeak.
  • Alokairuko etxebizitzaren errentariak; horiek errentamendu-kontratua eta etxebizitzaren titulartasunaren eskrituraren kopia aurkeztu beharko dituzte.

Hauxe da bizigarritasun-zedulen indarraldia:
30 urte, kasu hauetan:

  • Etxebizitza berria 
  • Etxebizitza berriaren lehen berritzea (iraungi ondoko lehen 5 urteetan eskatu bada)
  • Eraikinaren egitura eta bizigarritasuna egokitzea eragiten duten zaharberritze-lanak

10 urte, kasu hauetan:

  • Lehenagoko etxebizitzak, nahiz zedularik eduki ez
  • Bigarren eta ondorengo berritzeak
  • Lehen berritzea (iraungi ondoko lehen 5 urteetan eskatu ez bada)

Bizigarritasun-zedula emateko gehienezko epea 3 hilabetekoa da, behin eskakera eta beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu ondorenetik hasita.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Zedulek indarraldi mugatua dute; hura bukatutakoan, berritzeko eskatu behar da. 
Bizigarritasun-zedula emateko gehieneko epea 3 hilabetekoa da, eskaera eta dokumentazio osoa aurkezten direnetik aurrera.

Prozeduraren urratsak:

  1. Prestatu dokumentazioa:
    • Eskabide orria
    • Eskrituraren kopia osoa edo erregistroko ohar soila, etxebizitzaren egungo titulartasuna egiaztatzen duena.
    • Baldin lehenagotik zedularik badago, aurkeztu zedularen kopia, edo adierazi haren zenbakia eskabidean.
  2. Fitxa honetako Tramitazioa atalean, sakatu BERRITU botoian. Ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra behar da sartzeko.
  3. Sartu erregistroan eta bete eremu guztiak. 3. puntuan agiriak erantsi behar dira. 
  4. Bete ondoren, sinatu eta bidali.
  5. Deskargatu eskabidea aurkeztu izanaren egiaztagiria.
     

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, ahal dela, eskaera zure udalerriari dagokion ORVEn aurkez daiteke.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Zedula hemendik izapidetu behar duzu, baldin eta:

  • Etxebizitza berria bada.

Eraikinaren bizigarritasun-baldintzak aldatzea eragin duten eta Etxebizitza Zerbitzuaren aldez aurreko txostena eskatu duten zaharberritze-obrak egin badira. 
Bizigarritasun-zedula emateko gehieneko epea 3 hilabetekoa da, eskaera eta dokumentazio osoa aurkezten direnetik aurrera.
 
Prozeduraren urratsak:

  1. Prestatu dokumentazioa:
    • Eskabide orria.
    • Obra amaierako ziurtagiria.
    • Lehen aldiz erabiltzeko udal-lizentzia.
    • Obra amaierako planoak.
    • Eraikinaren liburuaren fitxak (orokorra / autosustapena)
    • Posta-helbidearen eta katastroko datuen udal-ziurtagiria (Datu horiek udal lizentzian ageri ez diren kasuetan soilik aurkeztu beharko da ziurtagiria)
  2. Fitxa honetako Tramitazioa atalean, sakatu ESKATU botoian. Ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra behar da sartzeko.
  3. Sartu erregistroan eta bete eremu guztiak. 3. puntuan agiriak erantsi behar dira. 
  4. Bete ondoren, sinatu eta bidali.
  5. Deskargatu eskabidea aurkeztu izanaren egiaztagiria.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 420 042
Bidali zure kontsulta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.