Ekitate-bekak diru-sarrera txikiko inguruneetatik datozen gazteak goi-mailako hezkuntzan sartzeko 2024an

Diru-sarrera txikiko inguruneetatik datozen eta errendimendu akademiko ona daukaten gazteak unibertsitateko goi-mailako hezkuntzara sartzeko bekak, unibertsitate-ikasketak probetxuz egiteko baldintzak betetzen dituzten pertsonak arrazoi ekonomikoengatik hortik kanpo geratzen ez direla bermatzeko

Oinarrizko informazioa

Graduko ikasketa ofizialetako lehen ikasturtean matrikulatzen diren ikasleak, Nafarroako unibertsitateren batean emandako titulazioetan, Iruñeko eta Tuterako campusetan, ikasketa horiek 2024-2025 ikasturtean hasiz.

Onuradunek Nafarroan erroldatuta egon beharko dute deialdia argitaratu aurretik, eta unibertsitate-ikasketetarako hezkuntzaren arloan eskumena duen Ministerioaren beka orokor baten eskatzaile izan beharko dute 2024-2025 ikasturtean. Gainera 7,5 puntuko edo gehiagoko nota izan beharko dute unibertsitatean sartzeko. Familiaren errenta erabilgarriak ezin izango ditu gainditu deialdiaren oinarrietan zehazten diren zenbatekoak.

Beka hau ez da bateragarria izango helburu bererako ematen den beste edozein laguntza edo diru-sarrerarekin, ezta norberaren edo besteren konturako lanaren errentekin ere.

Pertsona eta ikasturte bakoitzeko emango den bekaren zenbatekoa 9.500 eurokoa izango da, bai lehenengo emakidan, bai hurrengoetan.

Onuradunak ikasturte bakoitzean zientzien, ingeniaritzaren, arkitekturaren eta osasun-zientzien adarretako graduetan matrikulatutako kredituen % 80 gainditu beharko du gutxienez, eta gainerako graduetan matrikulatutako kredituen % 90 gutxienez. Gradu bikoitzeko ikasleentzat, egindako bi titulazioak adar berekoak ez direnean, eskatutako errendimendu akademikoa gizarte- eta zuzenbide-zientziei, arteei eta humanitateei dagozkien adarretarako ezarritakoa izango da. Ikasturte bakoitzerako beka berritzeko, Ministerioak unibertsitate-ikasketetarako emandako beka orokorren onuradun izaten jarraitu beharko du.

Zaintzarako epeak:

  • 194E/2024 Ebazpenaren 7. oinarriaren arabera, eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Administraziorako epeak:

  • Deialdia ebazteko epea hiru hilabetekoa izango da.

Administrazio-isiltasunaren arauak:

  • Prozedura honetako administrazio-isiltasuna ezestekoa da, dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen arabera (23) eta 11/2019 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa (9. xedapen gehigarriaren 2. puntua).

Eskabidea nahitaez telematika bidez aurkeztuko da; horretarako, tramitazio elektronikoan “navarra.es” web atarian eskuragarri dagoen formularioa erabiliko da ("Eskatu" botoian).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Matrikula-frogagiria

Eskatzaileak edo haren legezko ordezkariak baimena eman ahal izango du Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste Administrazio Publiko batzuetan eskuragarri dauden datuak telematikoki kontsultatzeko, honako datu hauek zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko: identifikazio-datu guztiak, egoera pertsonal, akademiko eta familiarrak, eta errenta-datuak eta ondare-datuak, beka-eskaera ebazteko beharrezkoak direnak.

Horretarako, berariaz adierazi beharko dute eskabidean. Aurka eginez gero edo baimenik ematen ez bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da, PDF formatuan:

  • Nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia.
  • Zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Errolda-ziurtagiria
  • EVAUren derrigorrezko fasean lortutako notaren egiaztagiria.
  • Hezkuntzaren arloan eskumena duen Ministerioaren beka orokor bat eskatu izana egiaztatzen duen agiria, 2024-2025 deialdirako.
  • 2023ko PFEZaren aitorpena Nafarroan
  • Hala badagokio, eskatzailearen desgaitasun-ziurtagiria
  • Hala badagokio, familia ugariaren titulu ofiziala
  • Hala badagokio, guraso bakarreko familiaren titulu ofiziala
  • Egoki iritzitako beste agiri eta ziurtagiri batzuk

Eskabidea legezko ordezkari batek aurkezten badu, ikaslearen beraren ordez:

194E/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Emaitzak

Behin betiko ematea (gaztelaniaz)

  • 311E/2024 Ebazpena, deialdia behin betiko ebazten duena (argitalpen-data: 2024/12/12).
  • Abenduaren 13tik urtarrilaren 13ra, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea. Errekurtsoa Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko Sailari bidali behar zaio, Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko sailburuari zuzenduta.

Behin-behineko ematea (gaztelaniaz)

  • 292E/2024 Ebazpena, deialdia behin-behinean ebazten duena (argitalpen-data: 2024/11/08).
  • Behin-behineko ebazpenari alegazioak aurkezteko epea: 2024/11/8tik 2024/11/18ra.
Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Atala
Cabárceno kalea, 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefonoak: 848 427 144 / 848 433 446 / 848 426 020 / 848 426 058
Posta elektronikoa: enuniver@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.