Arte ikasketetan sakontzeko bekak. Ágorart 2025-2026

Zortzi beka deitzen dira: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako (antzerkia eta dantza) eta hiru musikarako, bai eta aurreko deialdiei dagozkien luzapenak ere

Oinarrizko informazioa

Ikastetxe nazionaletan edo atzerritarretan dauden Nafarroako ikasleak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta egoera horri eustea bekak irauten duen bitartean.
  • 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.
  • Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, arlo horretako ikasketa titulu ofizialaren jabe izatea, edo ikasketa guztiak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoarena. Onartutako titulazioak honako hauek dira:
    • Unibertsitateko ikasketak edo goi mailako arte ikasketak.
    • Goi mailako heziketa zikloak.
    • Erdi mailako heziketa zikloak eta lanbide ikasketak.
    • Arte Batxilergoa.
    • Nafarroako Dantza Eskolan ikasketa osoak gaindituak.

Beka hauen onura publikokoak dira lehentasunezkoa baita arte ikasketen prestakuntza eta horietan sakontzea, kalitatezko kultura lanen sortzea, zabaltzea eta ekoiztea eragiten baitu zuzenean.

Beka hauetarako 166.396,23 euro bideratuko dira gehienez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2025ko eta 2026ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, honela:

  • 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 66.396,23 euro
  • 2026ko ekitaldi ekonomikoa: 100.000,00 euro

Informazio gehiago oinarri arautzaileetan.

Emaitzak

170E/2025 Ebazpena, onartuen behin betiko zerrenda onartu eta elkarrizketa pertsonalen egutegia ezartzen duena (argitalpen-data: 2025/06/19).

264E/2025 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2025/08/07).

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Estefanía Munárriz Nuin
Telefonoa: 848 427 753
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Beca para la ampliación de estudios artísticos. Ágorart

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.