Batxilergoko Sari Bereziak 2025-2026

Nafarroan 2025-2026 ikasturtean Batxilergoko ikasketak egin eta espediente akademikorik onena eskuratu duten ikasleak aintzatesten dira

Oinarrizko informazioa

Ondokoak eskuratu dituzten ikasleak:

  • Batxilergoko modalitateetako edozeinetako bi kurtsoak egin eta gainditu izana Espainiako ikastetxeetan, eta Nafarroako ikastetxe batean bukatu izana 2025-2026 ikasturtean.
  • Batez beste 8,75 puntuko edo gehiagoko kalifikazioa eskuratu dutenak.

Batxilergoko sari berezia jasoko duten ikasleak:

  • Saria lortu izana ikaslearen espedientean eta historia akademikoan jasoko da, behar den eginbidearen bitartez.
  • Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute, sari horri dagokion diploma lortuko dute eta horren berri emanen da ikasketen espediente pertsonalean.
  • Zerbitzu akademikoen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita gertatuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi-mailako ikasketen lehen ikasturtean.
  • Nafarroako ikastetxe publikoetan goi mailako ikasketen lehen maila egiten ez duten ikasleek edo "ohorezko matricula" Batxilergoan lortzeagatik salbuetsita daudenek 400 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko dute.
  • Geroago, Batxilergoko Sari Nazionala eskuratzeko aukera izanen dute.

Prozeduraren urratsak:

  • Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, kontuan harturik ikasleek lortutako kalifikazioak eta ez beste deus, Batxilergoko Sari Bereziak esleitzeko proposamena eginen du. Kalifikazio horiek epaimahaiak prestatu eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorri beharreko behin betiko aktetan jasoko dira. Batxilergoko Sari Berezia eskuratu ahal izateko, ikasleek gutxienez 5 puntu lortu behar dute ariketa bakoitzean.
  • Proben emaitzak ikastetxeei jakitera emanen zaizkie eta fitxa honetan jarriko dira jendaurrean.

Ikasleek egin beharrekoa:

Ikasleak izena eman beharko du Batxilergoko 2. ikasmaila ikasi duen ikastetxean maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehenago.

Ikastetxeak egin beharrekoa:

  • Ikastetxeak dokumentu horren sarrera erregistratu beharko du, data eta ordua adierazita, eta kopia bat eman beharko die ikasleei.
  • Ikasketen ziurtagiriaren eredua.

Ikastetxeetako idazkariek beren esku dituzten inskripzioak ekainaren 1eko 14:00ak baino lehenago igorriko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistrora, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura zuzenduta.

  • 222/2026 Ebazpena, Batxilergoko Sari Berezien deialdia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2025-2026 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat.

Emaitzak

Behin betiko zerrendak (eguneratua-data: 2026/06/17):

Behin-behineko zerrendak (argitalpen-data: 2026/06/09):

Behin betiko kalifikazioak (argitalpen-data: 2026/07/02):

Behin-behineko kalifikazioak (argitalpen-data: 2026/06/24):

Harremanetan jartzeko

Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzua
Santo Domingo, 8
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 542
Posta elektronikoa: sie/hiz@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.