Azala belzteko zentroen erregistroa

Aukera ematen du azala belzteko zentroen erregistro-datuak inskribatzeko eta eguneratzeko, baita azala belzteko aparatuak alokatzen dituzten enpresenak ere

Oinarrizko informazioa

  • Azala belzteko aparatuak dituzten lokalen titularrak (azala belzteko zentroak, estetika-zentroak, ile-apaindegiak, gimnasioak eta abar).
  • Azala belzteko aparatuak alokatzen dituzten enpresak.

Azala belzteko zentroek eta azala belzteko aparatuak alokatzen dituzten enpresek honako eginbehar hauek dituzte:

  • Azala belzteko zentroen erregistroan inskribatzea, jarduera hasi aurretik.
  • Datuak eguneratzea, inskripzioan emandako informazioa aldatzen den guztietan (aparatuak aldatzea, langileak aldatzea eta abar).
  • Erregistroan baja ematea, jarduera bertan behera utzi behar bada.

 

Erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko, zentroek betebehar hauek dituzte (kontsultatu Betebeharren gida):

Inskripzioa egiteko:

  • Adierazpenaren inprimakia (hartan jaso behar da azala belzteko aparatuen eta zentroko materialen deskribapen teknikoa, baita izpi ultramoreen aparatuak erabiliko dituzten langileen zerrenda eta arlo horretan duten berariazko prestakuntza ere).
  • Langileen prestakuntzaren ziurtagirien fotokopia.
  • 24/2004 Foru Dekretua, belzte zentroak ireki eta abian jartzeko eta belzte aparatuak alokatzeko baldintzak arautzen dituena.
  • 1002/2002 Errege Dekretua, erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko aparatuen salmenta eta erabilera arautzen dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Kontsultatu 'Aurkeztu beharreko agiriak' atala.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:
Kontsumo Zerbitzua
Pascual Madoz kalea 6, behea
31004 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Merkatuaren Kontrolerako, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atala
Telefonoa: 848 425 088
Posta elektronikoa: iconsumo@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Centros de Bronceado

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.