Doktoratu aurreko laguntzak 2025

Nafarroarentzat interesa duten doktoretza programak egiteko

Oinarrizko informazioa

Deialdiaren oinarrietan Nafarroarekiko loturari buruz ezarritako baldintzak betetzen dituzten unibertsitate-tituludunak, doktorego-programa batean onartuak, eta beren ikasketa-espedienteko batez besteko nota handiagoa dutenak beren espezialitaterako eta jakintza-adarrerako adierazitako erreferentzia-notak baino.

Informazio zehatza nahi izanez gero, kontsultatu deialdiaren oinarriak.

Laguntzek lau urteko iraupena izango dute gehienez, eta kontzeptu hauek hartuko dituzte:

  • Soldataren zenbatekoa hileko 1.305,10 eurokoa izango da lehenengo bi urteetan, 1.398,32 eurokoa hirugarren urterako eta 1.747,89 eurokoa laugarren urterako.
  • Matrikularen, tasen, doktore-titulua lortzeko gastuen eta bestelako administrazio-gastuen zenbatekoa: 2.000 euro gehienez.
  • Kontratuak amaitzeagatiko kalte-ordainaren kostua finantzatzeko zenbatekoa 3.218,03 euro izango da, eta desgaitasuna duten pertsonen kasuan, 4.022,55 euro.

Informazio zehatza nahi izanez gero, kontsultatu deialdiaren oinarriak.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabideak onartzea:
    • Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.
    • Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.
  • Hautaketa-prozesua:
    • Aurrez hautatutako eskabideen behin-behineko zerrenda.
    • Aurrez hautatutako eskabideen behin betiko zerrenda.
  • Laguntzak ematea eta ukatzea:
    • Dirulaguntza emateko ebazpena argitaratzea, behin betiko emaitzekin.

Dokumentuak artxibo bereizietan eta izenarekin identifikatutakoetan erantsi behar dira. Honako hauek dira:

  • Nafarroarekiko lotura egiaztatzen duen dokumentazioa, 2.1 oinarrian ezarritakoaren arabera:
    • NANaren edo nortasuna eta jaioterria egiaztatzen duen beste edozein agiriren fotokopia.
    • Errolda-ziurtagiria.
    • Matrikula edo Nafarroako masterra egin izana egiaztatzen duen beste dokumentu bat.
  • Doktorego-programan sartzea ahalbidetu zuen tituluaren ziurtagiri akademiko pertsonala eta xehatua, 2.2 oinarrian ezarritako batez besteko nota betetzeko betekizuna egiaztatzen duena.
  • 2025-2026 ikasturtean doktorego-programa batean onartua izan dela edo onartua izateko eskaera egiaztatzen duen matrikula edo dokumentua.
  • Doktorego-tesia egiteko atxikipen-zentroaren aldeko txostena.
  • Doktoregoaren hasieratik laguntzak jaso badira, egiaztagiriak.

Horietaz gain:

  • Eskatzailearen merezimenduak, II. eranskinean ezarritako ereduaren arabera, eta bakoitzaren egiaztagiriak.
    • Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ezin izango da zuzendu merezimendurik aurkeztu ez izana, ezta interesdunari egotz dakiokeen akats edo kausaren batengatik, osorik edo zati batean, aurkeztu ez izana ere. Halaber, data horretatik aurrera ez da datu berririk onartuko jasotako merezimenduei buruz, ezta horien egiaztapenari buruz ere.
  • Nafarroako I+G+b sistema nazioartekotzeari eta indartzeari buruzko 10.1.3 oinarrian ezarritako puntuazioa lortzeko egiaztagiriak.
    • Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez da datu berririk onartuko. Aurkeztutako eskaera-inprimakian jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentaziorik ez badago soilik zuzendu ahal izango da.
  • Deialdian lehentasunezkotzat ezarritako laguntzaren bat jasoz gero, dokumentazio hau aurkeztu beharko litzateke:
    • % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako lehentasunezko laguntza jasotzeko:
      • Baldintza hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Medikuntza pertsonalizatuaren eremuan edo Nafarroako erronka soziodemografikoaren eremuan egindako tesietarako lehentasunezko laguntza bat eskuratzeko:
      • Tesi-proiektuaren memoria deskribatzailea.
    • NUPeko Tuterako campusean Ingenieritzaren arloan egindako tesietarako lehentasunezko laguntza lortzeko:
      • NUPeko Ingeniaritza Graduko titulua (Tuterako Campusa) lortu izanaren ziurtagiria.
      • NUPeko organo eskudunaren ziurtagiria, egiaztatzen duena tesiaren zuzendariak edo zuzendarikideak nagusiki Tuterako Campusean egiten duela bere jarduera akademikoa.
      • Laguntzaren onuradun izanez gero, doktoratu aurreko kontratuan Tuterako Campusa lantoki gisa jasotzeko konpromisoaren adierazpena.

Ebazpena 293E/2025, deialdia onesten duena (NAOn argitaratzeke). Deialdia NAOn argitaratzeko aurreikusitako data 2025eko abenduaren 19a izanen da, eta horrek eskabideak aurkezteko epea irekiko du.

Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Zerbitzua
Cabárceno kalea, 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Telefonoa: 848 426 072
Posta elektronikoa: cmartiri@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.